Drina

Drina (bosnieraz: Drina, serbieraz: Дрина) Balkanetako ibaia da, 206 kilometroz Bosnia-Herzegovina eta Serbiaren arteko muga egiten duena. Montenegroko Dinariar Alpeetatik datozen Tara eta Piva ibaien elkargunean sortu eta 346 km aurrerago Sava ibaira isurtzen da. Izena ibaiaren latinezko deituratik dator (Drinus).

Drina
Drina (bs), Дрина (sb)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera346 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′54″N 18°50′22″E
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera19.570 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli
Ur-emaria125 m³/s
Bokalea
()
Sava

Ibaiak Bosnia-Herzegovinako Foča, Goražde, Višegrad, Bratunac, Zvornik eta Janja, eta Serbiako Ljubovija, Mali Zvornik, Banja Koviljača, Loznica, Lozničko Polje eta Badovinci zeharkatzen ditu.

Hidrometria

Drinaren emaria 1979 eta 2013 artean neurtua izan da Radaljen (Savarekin elkartu baino 76 km gorago)[1]. Emari handiena apirilean du (574 m³/s), eta txikiena abuztuan (124 m³/s).

Drinaren batez besteko emariak (/s), Radaljen neurtuak
Datuak: 1979 eta 2013 artean

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.