Driade
Greziar mitologian, Driadeak haritzetako lamiak dira bereziki, eta, orokorrean, zuhaitz guztietakoak.
"Hesperideen Zuhaitza" izeneko zuhaitz batetik jaio ziren. Horietako batzuk, Hesperideen lorategira zihoazen, bertan zeuden urre koloreko sagarrak babestera. Driadeak ez dira hilezkorrak, baina denbora luzez bizi daitezke. Ezagunenen artean, Euridize nabarmendu behar da, Orfeoren emaztea.
Tradizio berantiarrak, Driade eta Hamadriadeen artean bereizten du. Azken hauek, zuhaitz zehatz bati lotuta daude tradizio horren arabera, lehenengoak, basoetatik aske ibiltzen ziren bitartean.
Iturriak
- Kalimako IV-V. ereserkiak 75
- Estazio Tebaida IV. 259
- Panopoliseko Nono Dionisiakoak III. 61, XV. 370
- Opiano Zinegetikoak I. 77, IV. 265
- Ovidio Fastos IV. 75
- Ovidio Metamorfosiak III. 505, VI. 453, VIII. 738, XI. 47, XIV. 326 eta 513
- Pausanias VIII. 4.2, X. 32.9
- Propertzio Elegiak I. 20
- Valerio Flaco Argonautikak I. 105
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.