Draupadi Murmu

Draupadi Murmu (Mayurbhanj, India, 1958ko ekainaren 20a) politikaria eta tribu-buruzagi indiarra da eta 2022ko uztailaren 25ean Indiako Errepublikako presidentea. Bharatiya Janata Party (BJP) erakundeko kidea da. Lehenago Jharkhandeko bederatzigarren gobernadorea izan zen, 2015etik 2021era.

Draupadi Murmu

(2022)
15. Indiako presidente

2022ko uztailaren 25a -
Ram Nath Kovind (en) Itzuli
governor of Jharkhand (en) Itzuli

2015eko maiatzaren 18a - 2021eko uztailaren 12a
Syed Ahmed (en) Itzuli - Ramesh Bais (en) Itzuli
Member of the Thirteenth Odisha Legislative Assembly (en) Itzuli

2004ko maiatzaren 15a - 2009ko maiatzaren 19a
Hautetsia: Odisha Legislative Assembly election, 2004 (en) Itzuli
Member of the Twelfth Odisha Legislative Assembly (en) Itzuli

2000ko otsailaren 29a - 2004ko otsailaren 6a
Barrutia: Rairangpur Vidhan Sabha constituency (en) Itzuli
Hautetsia: 2000 Odisha Legislative Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaMayurbhanj barrutia, 1958ko ekainaren 20a (65 urte)
Herrialdea India
Lehen hizkuntzaSantalia
Familia
AitaBiranchi Narayan Tudu
Ezkontidea(k)Shyam Charan Murmu (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRama Devi Women's University (en) Itzuli gradu
HizkuntzakOdia
Santalia
ingelesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, maisu/maistra eta zerbitzu publikoa
KidetzaBharatiya Janata Alderdia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bharatiya Janata Alderdia

Odisha estatuko tribu-burua da, santali etniakoa (hizkuntza ez indo-europarrekoa ama hizkuntzaz)[1]. 2022ko hauteskundeetarako BJPko lehendakaritzarako hautagaia izan zen, botoen %71,8rekin hautetsia.[2][3]

Jharkhandeko lehen emakume gobernatzailea izan da bost urteko agintaldia betetzen, eta Indiako lehen presidente tribala.

Bizitzako lehen urteak

Draupadi Murmu Mayurbhanj barrutiko Baidaposi herrixkan, Odishan jaio zen; Biranchi Narayan Tudu-ren alaba.[4] Santal komunitatekoa da.[5] Bai Tudu bai bere aitona herrixkako buruak izan ziren, Panchayati Rajen sistemaren pean.[6]

Karrera profesionala

Estatuko politika

1997an Rairangpur Nagar Panchayaten kontseilari hautatu zuten Murmu. BJPko tribuko lehendakariorde ere izan zen.

Odishako BJP eta Biju Janata Dal koalizio-gobernuan, Estatuko ministroa izan zen, Merkataritza eta Garraioko kargu independentean, 2000ko martxoaren 6tik 2002ko abuztuaren 6ra, eta Arrantzako eta Animalien Baliabideen Garapenean, 2002ko abuztuaren 6tik 2004ko maiatzaren 16ra.[7] Odisha-ko eta MLAko ministro ohia da, 2000. eta 2004. urteetan Rairangpurreko batzarreko barrutian.[8] Odishako Batzar Legegileak Nilkantha saria eman zion 2007an.

Jharkhandeko gobernadorea

Jharkhandeko lehen emakume gobernatzailea izan zen.[9][10] Indiako estatu bateko gobernadore izendatu zuten Odishako tribuko lehen emakumea izan zen.

Indiako lehendakaria

Hautaketa

Indiako lehendakaritzarako hauteskundeetarako Aliantza Demokratiko Nazionaleko hautagaia izan zen eta 2022ko uztailaren 25etik Indiako Errepublikako presidentea bost urterako. [11]

Bizitza pertsonala

Draupadi Murmu Shyam Charan Murmu-rekin ezkondu zen. Bikoteak bi seme izan zituen, biak hilda, eta alaba bat.[12]

Sariak

2007an Odishako Batzar Legegileak Nilkantha saria eman zion .

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.