Dragonwyck
Dragonwyck 20th Century Foxek 1946an ekoiztutako filma da, Gene Tierney, Walter Huston eta Vincent Price aktoreek antzeztua, Joseph L. Mankiewiczek zuzendua. Mankiewiczek berak moldatu zuen gidoia, Anya Seton idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta. Kredituetan ageri ez bada ere, ekoizpen lanetan Ernst Lubitsch aritu zen; izan ere Lubitsch zen filma zuzentzekoa, baina gaixo paratu eta Mankiewiczek ordezkatu zuen.
Dragonwyck | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1946 |
Izenburua | Dragonwyck |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta misteriozko zinema |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dragonwyck (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph L. Mankiewicz |
Gidoigilea(k) | Joseph L. Mankiewicz Anya Seton (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Gene Tierney Walter Huston Vincent Price Anne Revere Spring Byington Harry Morgan Jessica Tandy Charles Waldron Francis Pierlot Glenn Langan Grady Sutton (en) ![]() Ruth Ford Walter Baldwin Reinhold Schünzel (en) ![]() Addison Richards Trevor Bardette Tom Fadden Pierce Lyden Vivienne Osborne Trudy Marshall Clancy Cooper Douglas Wood | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Darryl F. Zanuck Ernst Lubitsch |
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
Edizioa | Dorothy Spencer |
Ekoizpen-diseinatzailea | Lyle R. Wheeler (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alfred Newman |
Argazki-zuzendaria | Arthur Charles Miller |
Jantzi-diseinatzailea | René Hubert (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Miranda Wells (Gene Tierney) Connecticuteko familia elizkoi bateko alaba da, heziketa estu eta zorrotza jaso duena. Haren lehengusu Nicholas Van Ryn (Vincent Price) da, New York aldean, Dragonwyck izeneko jauregian bizi den senide aberatsa. Lehengusuak Miranda haien etxera gonbidatuko du arreba jagoteko. Ilusioz beterik abiatzen da, baina hara heldutakoan topatuko duen giroa bestelakoa da.
Aktoreak
- Gene Tierney ... Miranda Wells
- Vincent Price ... Nicholas van Ryn
- Walter Huston ... Ephraim Wells
- Glenn Langan ... Turner doktorea
- Anne Revere ... Abigail Wells
- Spring Byington ... Magda
- Harry Morgan ... Bleecker
- Jessica Tandy ... Peggy
- Vivienne Osborne ... Johanna
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Dragonwyck IMDB atarian