Dragonnades

Dragonnades Nantesko ediktua indarrik gabe utzi aurretik eta ondotik (1685) Frantziako protestanteen aurka egin ziren jazarraldiei eman zitzaien izena da.

Frantziako dragonnadesen irudikapena

Protestanteen etxeetan, dragon edo errege-soldaduak sartzen ziren bizitzera, eta zernahi bortxakeria egin zezaketen etxekoen aurka. Hilabete batzuen buruan, misiolari berezi horiek 38.000 konbertsio lortu zituzten. Dragonnadesak Poitou lurraldean hasi ziren eta Frantzia osora zabaldu ziren gero. Languedoceko eta Biarnoko jazarraldiak bereziki gogorrak izan ziren.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.