Dragoi Radar

Dragoi Radarra Dragoi Bola manga eta animeko objektu bat da, Dragoi Bolak aurkitzeko erabiltzen dena.

Historia

Objektu hau Bulmak asmatu zuen Dragoi Bolak bilatzeko helburuarekin. Dragoi Bolak aztertu ondoren, hauek erradiazio elektromagnetiko ahul bat igortzen zutela konturatu zen. Erradiazio honen bidez, radarra Dragoi Bolak zehatz-mehatz lekutzeko gai da. Son Goku eta bere lagunak Dragoi Radarra erabiltzen dute 7 bolak aurkitzeko.

Radar hau bai Lurrean bai Nameken erabil daiteke, eta suposatzekoa da Dragoi Bolak dauden edozen planetatan erabilgarri dela. Bakarrik bi kasutan ezin daitezke bolak kokatu: izaki bizidun baten barruan daudenean eta Pilafek helburu horrekin eraikitako kutxa baten barruan daudenean.

Dragoi Bola GTn Giru robotak Dragoi Radarra asimilatu zuen, unibertsoan zehar Dragoi Bolak lekutzeko gaitasuna bereganatuz.

Deskribapena

Dragoi Radarra borobila eta planua da (kronometro zaharren itxurakoa), zuri kolorekoa. Aurrekaldean pantila berde bat dauka lauki-sare batekin. Pantaila horren erdian aurrerantz markatzen duen triangelu gorri bat dauka. Gainaldean botoi bat dauka.

Erabilpena

Gainaldean daukan botoia sakatuz radarra piztu egiten da eta bolen kokapena erakusten du. Botoia gehiagotan sakatuz gero pantailan agertzen den lur eremua handitu egiten da. Dragoi Bolak puntu horiak bezala irudikatzen dira lauki-sarean. Bola bat baino gehiago toki berean daudenean bi eratara ager daitezke radarrean: puntu hori ugari toki berean, edo puntu bakar bat eta ondoan bola kopurua erakusten duen zenbakia.

Beste Dragoi Radarrak

Bulmak asmatutako radarraz gain, beste batzuk ere badaude.

Zapi Gorridun Armadak Dragoi Radar bat asmatu zuen. Baina hau okerrago zebilen, Dragoi Bolak lur eremu zabal batean bakarrik lekutzen ditu, hauen bilaketa luzatuz.

Pilafek ere bere Dragoi Radarra zuen. Radar hau munduko bola batean integratuta zegoen, planetako edozein lekutan zeuden Dragoi Bolak erakutsiz. Gainera radar hau Pilafen hegazkin barruan muntatuta zegoen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.