Dragoi Ilunak
Dragoi Ilunak (邪悪龍, Jaakuryū) Dragoi Bola GTko pertsonaia talde bat dira. Zortzi agertu ziren, hasierako bat eta Dragoi Bola bakoitzeko beste bana.
Kokuen No Ryū
Kokuen no Ryū (黒煙の龍, ke beltzeko Dragoia), Dragoi Bola GTn Gokuk Super Zibor 17 garaitzean Lurreko Dragoi Boletatik agertzen den Dragoia da. Dragoi Bolak pitzatu egin ziren gehiegizko erabileraren ondorioz eta Sheneron atera beharrean, itxura gaiztoko dragoi beltz-urdindu bat agertu zen. Honek ez zien kasurik egiten eskariei eta 7 Dragoi Ilunen iritsieraren berri eman zien, bakoitza noizbait eskatu zitzaien desio batetik sortua. Hau izan zen bere agerpen bakarra gero aipatutako zazpi dragoietan banatzeko.
Izar bateko Dragoia: Ih Shinron
Dragoi hau izar bateko Dragoi Bola ordezkatzen duena da eta Son Goku eta lagunek bizi osoan aurkitu duten etsairik gogorrena da, bere elementua ilunasuna da. Cell eta Ziborrek hildakoak pizteko desiotik agertu zen. Bere agerpena ikusgarria izan zen bere lehen lana 4 izarreko anaia akabatzea izan baitzen. Zuen indarraz jabetuta, 1 izarrak bere indar guztia erabili zuen Goku estuasunean jartzeko, Super Saiya 4 egoeran egonda ere ezin baitzuen garaitu. Baina Ryuken Bakuhatsu (Dragoi kolpea) teknikaren erabilera onari esker garaitu ahal izan zuen izar bateko dragoia. Hala ere Dragoiak zuen indar fisikoak berriz osatzea ahalbideratzen zion, eta geinera, Dragoi Bolak xurgatu zituen izugarrizko indarra bereganatuz. Botere berri honekin Goku zapaldu zuen; Vegetak salbatu zuen Super Saiya 4 bilakatuta. Gero Vegeta eta Goku Gogetan fusionatu ziren, arazo larriak eragingo zizkiona izar 1i. Dragoiaren zorterako fusioa uste baino lehen desegin zen. Azkenean Dragoia Gokuren Indar Unibertsalaren eraso ikaragarri batek suntsituko zuen. Indar Bola hau unibertso guztiko energiaz osatua izan zen.
2 izarreko Dragoia: Ryan Shinron
Dragoi honek 2 izarreko bola ordezkatzen zuen eta kutsadura sinbolizatzen zuen. 2 izar Bora berpiztean sortutako energia negatibotik sortu zen. 5 izarren arabera bera zen Dragoirik ahulena, baina ingurua kutsatzeko zuen gaitasunaren ondorioz, kontuan hartzeko moduko etsaia zen. Lurreko bere agerpenaren ostean, 2 izarrek laku handi bat kutsatu zuen. Bertan borrokatu zen Pan eta Gokuren aurka. Laku kutsatuak hauek bien indar guztia xurgatu zuen eta Dragoiak nekatu arte jipoitu zituen. Goku eta Pan lakuaren ondora bota eta gero, Gokuk ur garbi txorrotada batekin eraso zion. Eraso honek asko ahuldu zuen Dragoia eta azkenean Goku eta Pan-en eraso bateratu batekin garaitua izan zen.
3 izarreko Dragoia: San Shinron
Dragoi hau 4 izarren anaia bikia da. 3 izarreko bolaren ordezkaria da eta bere elementua izotza. Lurtarrek (Z gerlariek ezik) Boo Ahaltsua gaiztoa izan zela ahazteko eskaeraren ondorioz sortutako energia negatiboaren ondorioz eratu zen. 3 izar bere anaiaren guztiz kontrakoa, ez baitu batere ohorerik. Pan jipoitu ondoren Goku eta 4 izarren arteko borrokan sartu zen. 4 izarrek bere berotasunarekin botatako likido bati esker Goku garaitzeko zorian egon zen baina izar 1 agertu zen. Azkenean Gokuk Ryuken Bakuhatsu (Dragoi kolpea) batekin akabatu zuen.
4 izarreko Dragoia: Suh Shinron
4 izar Satan Bihotz Txikik betirako gaztetasuna eskatu izanaren ondorioz sortu zen eta bere elementua sua da. Bere bola lau izarrekoa da eta zalantza gabe Gokuren aurka borrokatu den etsairik ohoretsuena da, Pan konorte gabe utzi baitzuen Gokuren aurka borrokatzeko. Beste Dragoien bezala eraldatzeko gaitasuna zuen, baina eraldaketa hau "power up" bat zen, Gokuren Kaioteren erasoa modukoa. Indar honekin Goku Super Saiya 4ren aurka borrokatu zen. Borroka itzela izan zen baina ezin izan zuten amaitu 3 izar (4 izarren anaia bikia) sartu baitzen borrokan. Geroago izar 1 agertu zen 4 izar larriki zaurituta utziz. Ordu batzuk geroago, izar 1 eta Gogetaren arteko borrokaren ostean 4 izarrek ia akabatu zuen izar 1 bere burua sakrifikatuz. Dragon Ball Z: Budokai Tenkaichi 3 jokoan jokatu daitekeen pertsonaia da.
5 izarreko Dragoia: Uh Shinron
5 izarreko bolaren ordezkaria da eta bere elementua elektrizitatea da. Bere jaoitza Goku, Vegeta eta Napparen aurka borrokatzeko berpizteko desioa betetzean sortutako energia negatiboaren ondorioa da. Lurrera iristean hiri batera joan eta gelatina antzeko gai batekin bertako energia elektriko guztia xurgatu zuen. Goku eta Pan-enangandik mehatxatuta sentitu ostean, sustantzia gorri guztiak erakarri eta Dragoi handiago eta indartsuagoa bilakatu zen. Dragon Thunder batekin eraso zien Goku eta Pan-i eta Super Saiya 4 bilakatuta ere ezin izan zuen geratu erasoa Gokuk. Azkenean euri zaparrada batek bere gelatinazko gorputza desegin eta guztiz ahuldu zen.
6 izarreko Dragoia: Ryu Shinron
6 izarreko bola zeraman eta bere elemntua airea zen. Dragoi hau pixka bat traumatizatuta zegoen Oolong-ek kuleroak eskatzean sortutako energia negatibotik eratu baitzen. Lurrera iritsi ostean, Odohime bezala mozorrotu eta arrantza leku batera joan zen; bertan biztanleei arrain kopuru handiak eskaintzen zizkien. Herritarrek arrantza utzi eta egun guztia mozkortuta Odohime gurtzen pasatzen zuten. Goku eta Pan iristean tornado bidez eraso zien. Bere eraso bortitzena Giant Tornadoa zen, Goku larrialdian ipini zulearik. Indar eremu moduko bat ere bazuen. Azkenean kaio batek goitik eraso zitekeela jakin eta Pan-ek konorte gabe utzi zuen tximista batez. Indar eremua desagertu eta bere egoera normalera itzuli zen. Gokuren Kame Hame Ha batekin txikitu zen.
7 izarreko Dragoia: Chih Shinron
7 izarreko bola zeraman Dragoia zen eta bere elemnetua Lurra zen. Dragoi hau Arte Martzialen Txapelketan Goku eta Vegetaren arteko borrokan izandako hildakoak berpizteko eskaerarekin sortutako energia negatiboaren ondorioz eratu zen. Ziur aski Dragoi ahulena berau zen, baina edozein organismo bizi asimilatzeko gai zen. Lurrera iritsi ostean, sator bat asimilatu eta bere indarra gehitu zuen. Gainera satorraren itxura hartu eta bere gaitasunak ere bereganatu zituen; lurra zulatuz lurrikarak eragiten zituen. Goku Super Saiya 4k ez zuen inongo eragozpenik izan 7 izarrekin baina bere bolarekin Pan asimilatu eta bere indarra izugarri hazi zen. Goku askoz indartsuagoa zen baina bere bilobari min egiteko beldurra zuen. Gokuk Pan askatzea lortu eta 7 izar Kame Hame Ha x10 batekin txikitu zuen.