Dragoi Ehiztaria
Dragoi Ehiztaria 2012 urtean Zurriola Groupek eta Kubako Zinematografia Institutuak ekoiztu eta Patxi Barkok zuzendutako euskal filma da.
Dragoi Ehiztaria | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Jatorrizko hizkuntza | euskara gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Kuba |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kuba eta Donostia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Patxi Barko |
Gidoigilea(k) | Angel Amigo |
Antzezlea(k) | |
Asier Hormaza Itziar Ituño Mikel Losada Jorge Perugorría Carlos Acosta-Milian (en) ![]() Mikel Antero Aitzpea Goenaga Gotzon Sánchez Isidoro Fernández | |
Ekoizpena | |
Edizioa | Guillermo S. Maldonado (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Álvaro Fernández Gabiria |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kuban eta Donostian grabatutako film hau euskaraz inoiz egindako filmarik garestiena izan zen,[1] izan ere, 2.500.000 € aurrekontua izan zuen. Bi bertsio banatu ziren: bat gaztelania hutsera bikoiztua eta bestea euskarazko eta gaztelaniazko elkarrizketekin
Estreinatzekotan zela, Patxi Barko zuzendariak filmean zuen ardurari uko egiten ziola jakinarazi zuen prentsa-ohar batez,[2] Angel Amigo gidoilari eta ekoizlearekin desadostasunak tarteko zirela.
Zuzendaria filmaren postprodukzio-lanetik baztertu egin omen zuen Amigok, nahiz eta biek izenpetutako kontratuan esan lan hori zuzendariaren eginkizuna zela. Horrenbestez, zuzendariak adierazi zuen muntaiaren azken emaitza Zurriola Group Entertainment ekoiztetxearena zela, ez berea. Gainera, Amigoren gidoia "eskasa" eta "erdipurdikeriaz betea" zela esan zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Gorka (Asier Hormaza) ETA-pmko kide eta 1980ko hamarkadan Nikaragua eta El Salvadoreko gerretan borrokan ibilitako bat, ez da gai Aitor semeak iraganaz egiten dizkion galderei erantzuteko.
Ezaugarri teknikoak
Zuzendaritza | Patxi Barko |
Gidoia | Angel Amigo eta Manuel Pérez |
Ekoizle exekutiboa | Mateo Valencia, Txema Vilches eta Camilo Vives |
Ekoizleak | Zurriola Group Entertainment, ICAIC, EiTB eta TVE[3] |
Musikagileak | Álvaro Fernández Gaviria |
Argazkilaria | Javier Agirre |
Soinua | Iñaki Diez eta Xanti Salvador |
Edizioa | Guillermo S. Maldonado |
Antzezleak
- Carlos Acosta-Milian
- Xabier Agirre Lopetegi
- Mikel Antero
- Edwin Fernandez
- Aizpea Goenaga
- Javier Guilarte
- Asier Hormaza
- Itziar Ituño
- Mikel Losada
- Jorge Perugorría
- Gotzon Sánchez
- Roberto Tananta
Erreferentziak
- «Finaliza el rodaje de "Dragoi Ehiztaria", la película más cara rodada en euskera» Noticias de Gipuzkoa 2009-12-30.
- «'Dragoi ehiztaria' filmean zuen ardurari uko egin dio Patxi Barco zuzendariak, Amigorekin haserre» Berria 2012-08-30.
- Barton Films. 'Dragoi Ehiztaria' filmaren errodaia Kuban jarraitzen du. .
Kanpo estekak
- (Ingelesez) IMDB Datu-basean