Dragoi Bolak

Dragoi Bolak Akira Toriyamaren Dragoi Bola manga eta animeko 7 objektu magiko dira. Istorioko gai garrantzitsuenetakoak dira.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Batzen direnean dragoi bat deitzen da eta gurari bat edo gehiago eskatzen zaizkio. Dei honen ondorioz zerua hodeiz estali eta ilundu egiten da. Hauen kolorea beti laranja da eta barnean erliebean izarrak dauzkate. Bola batek izar 1 eta 7 artean izan ditzake eta kolore gorrikoak dira Erabateko Dragoi Bolenak izan ezik, hauen izarrak beltzak baitira. Batzen direnean taupaka legez hasten dira eta disdira botatzen dute. Desioa(k) bete ostean harri bilakatzen dira urtebetez.

Dragoi Bola GTn beste ezaugarri bat gehitzen zaie: Dragoi Bola guztiek dute izpiritu eta energia propioa; desio bat eskatzen den bakoitzean energia hau, berez positiboa dena, gutxitzen doa energia negatiboa gehituz.

Garrantzia

Dragoi Bolak dira istorioaren hasieran pertsonaia guztiak batzen dituen arrazoia, lehenengo eta hirugarren sagako helburua objektu hauek batzea da. Aurrerago Dragoi Bolak Satan Bihotz Txiki, Vegeta eta Freezer bezalako bilauen desira objektu bilakatuko dira eta gure lagunen zeregina bolak defendatzea izango da. Honen ostean Dragoi Bolak Boo Ahaltsua, Super Zibor 17 edo Ume bezalako bilauen aurkako borrokan laguntza tresna bilakatuko dira, Dragoi Bola GTren ia amaieran gehiegizko erabileraren ondorioz istorioko azken etsaia ekarriko dutelarik.

Ezaugarriak

Izena Sortzailea Ematen dituen desioak Lehengoratze denbora Dragoia Beste ezaugarri batzuk
Namekeko Dragoi Bolak Namektarren Buruzagi Nagusia 3 130 egun
(Urtebete Nameken)
Polunga
  • Gainerako Dragoi Bolak baino pisu gehiago dute eta handiagoak dira, 10 urteko haur baten bularraldearen tamaina gutxi gora-behera
  • Hainbesteko pisua dutenez desioa bete ostean bertan geratzen dira harri bihurtuta.
Lurreko Dragoi Bolak Ahalguztiduna 1 Urtebete Shenron
  • Desioa bete ostean Lurrean zehar sakabanatzen dira harri bihurtuta.
2. Lurreko Dragoi Bolak Dende 2 Urtebete Shenron
  • Planeta osoan zehar sakabanatzen dira desioa bete bezain azkar.
Erabateko Dragoi Bolak Satan Bihotz Txiki 1 ez Shenron Gorria
  • Desioa eskatu den planetako galaxia osoan zehar sakabanatzen dira.
  • Urtebeteko epean ez badira batzen, desioa eskatu zen planeta lehertuko da.
  • Izarrak gorriak beharrean beltzak dira.

Mugak

Erabateko Dragoi Bolek' ezik beste guztiek 2 muga nagusi dauzkate:

  • Dragoi Bolen sortzaileak baino indar handiagoa duten pertsonaien indarrari eragiten dioten desiorik ezin dituzte bete.
  • Heriotza naturalez hil den pertsonarik ezin dezakete berpiztu.

Hauez gain, Dragoi Bola bakoitzak bere mugak dauzka.

Namekeko Dragoi Bolak

  • Eskaera bakoitzeko pertsona bakarra berpiztu dezake, ez kolektibo bat.
  • Hil zen tokian bakarrik berpiztu dezakete pertsona hori.
  • Pertsona bat leku zehatz batean berpiztu nahi denean, aurreko eskari baten bidez pertsona horren izpiritua toki horretara eraman behar da.

Muga hauek Moorik Namektarren Buruzagiaren postua hartzean desagertuko dira.

Lurreko Dragoi Bolak

  • Ezin dezake lehenago ere berpiztutako pertsonarik berriz berpiztu.
  • Ezin dezake hilda urtebete baino gehiago daraman pertsonarik berpiztu.

Dendek Lurreko bigarren Dragoi Bolak sortzean muga hauek desegingo dira, Lurreko Ahalguztidun berria bilakatzean.

Nomenklatura

Dragoi Bola bakoitza duen izar kopuruaren arabera izendatzen da. Izen hauek mandarin txineraz daude, beraz Akira Toriyamak mangan Kanjiak idatzi zituen eta hauen ondoan Katakanak, txino mandarinaren antzeko ahoskeran. Euskarazko bertsioan itzulpen zuzena erabili zen.

Izar kopurua Kanji Mandarin txinera Katakana Erromanizazioa Euskaraz
1 一星球 Yī Xīngqiú イーシンチュー Ī Shinchū Izar bakarreko bola
2 二星球 Èr Xīngqiú アンシンチュー An Shinchū Bi izarreko bola
3 三星球 Sān Xīngqiú サンシンチュー San Shinchū Hiru izarreko bola
4 四星球 Sì Xīngqiú スーシンチュー Sū Shinchū Lau izarreko bola
5 五星球 Wŭ Xīngqiú ウーシンチュー Ū Shinchū Bost izarreko bola
6 六星球 Liù Xīngqiú リューシンチュー Ryū Shinchū Sei izarreko bola
7 七星球 Qī Xīngqiú チーシンチュー Chī Shinchū Zazpi izarreko bola

Historia

Jatorria

Kaito Shinek Namektarrei Dragoi Bolak eman zizkien izaki baketsu eta onberak izatearren, baina naturaren ibilbidea larriki desbideratzen zuenez, Nameketik kanpo beste batzuk sortzea debekatu zuten. Dragoi Klaneko edozein Namektarrek sor zitzaketen nahiz eta Saichōrōk bakarrik sortu zituen. Dragoi Boletako sei, sei Chōrōei eman zitzaizkien hauek erakutsitako balentria eta ausardiagatik eta zazpien artean erabakitzen zuten eskatuko zen desio bakoitza.

Lurreko lehen Dragoi Bolak

261. urtean (Dragoi Bolako kronologiaren arabera), Namekeko aldaketa klimatiko bortitzen ondorioz Katattsuk bere semea beste planeta batera bidali zuen salbatzeko. Hau Lurrera iritsi zen geroago Ahalguztidun bilakatuko zelarik. Berak Dragoi Bolak sortu zituen Lurtarrei itxaropena eman eta larrialdi egoeretan erabiltzeko.

Dragoi Bola hauek ia deseginak izan ziren Satan Bihotz Txikik Shenron hil zuenean, eta Ahalguztidunak ez konpontzea erabaki zuen, gizateriak Dragoi Bolak desio berekoi eta interesatuetarako bakarrik erabili baitzituen. Son Gokuren berri jakitean iritzia aldatu zuen ordea. Satan Txiki Napparen aurkako borrokan hil zenean, Ahalguztiduna ere hil egin zen eta Dragoi Bolak desagertu egin ziren berpiztuak izan ziren arte. Satan Txiki eta Ahalguztiduna ziborrei aurre egiteko fusionatu zirenean Dragoi Bola hauek betiko desagertu ziren.

Lurreko bigarren Dragoi Bolak

Cellen Jokoko su-eten aldian, Son Goku Namek berrira joan zen Ahalguztidunaren tokia beteko zuen norbaiten bila eta Dende izan zen aukeratua. Lurrera iristean Dragoi Bola berri batzuk sortu zituen, aurrekoak baino hobeak, seriearen amaiera arte erabiliak izango zirenak.

Erabateko Dragoi Bolak

Erabateko Dragoi Bolak (jatorrizko japonieraz 究極のドラゴンボール edo Kyūkyoku no Doragon Bōru ?), Dragoi Bola Beltzak izenez ere ezagunak, Dragoi Bola GTn azaldu ziren 3. Dragoi Bola mota bat dira. Ahalguztidunak sortu zituen bere zati gaiztoarengandik banandu baino lehen, beraz, Dragoi Bola tradizionalek baino botere handiagoa dute eta baita Namekeko Dragoi Bolek baino handiagoa ere. Ahalguztidunaren Jauregian egon ziren ezkutatuta Pilaf eta lagunek aurkitu zituzten arte. Satan Txikik hauen berri jakitean, eta berari lotuta daudelako existitzen direla baieztatzean (Ahalguztiduna originala bilakatzen da, Dragoi Bola Zn fusionatu aurrekoa), bere burua sakrifikatzea erabakitzen du Dragoi Bola boteretsu hauek ez zitezen esku txarretan erori. Unibertsoan zehar bigarren aldiz sakabanatuak izan zirenean Vegeta Umeren eskariz, Lurra berriz desegingo zen nahiz eta birsortu. Hau izan zen Satan Txikik bere burua sakrifikatzeko hartu zuen erabakiaren eragile nagusia, Dragoi Bola hauek Ahalguztidunaren Jauregian egon behar baitzuten, bestela desioa eskatu zen planeta desegingo baitzen.

Lurreko Dragoi Bolen gaiztotzea

Dragoi Bola GTn azaltzen denez, eskatzen den desio bakoitzeko energia negatiboa xurgatzen dute Dragoi Bolek eta energia negatibo hori garbitzeko batez beste 100 urte behar dute, beraz, desioak 100 urtean behin eskatu beharko lirateke. Hau ez litzateke arazoa izango, pertsona normal batek urteak beharko bailituzke Dragoi Bola bat topatzen Bulmak Dragoi Radarra asmatu ez balu (honekin oso erraza baitzen 7ak biltzea). Dragoi Bolen gehiegizko erabileraren ondorioz, energia negatiboa pitzatu arte gehitu zitzaien. Super 17ren aurkako borroka garaitu eta biktimak berpizteko Dragoi Bolak bildu zirenean Shenron beharrean itxura gaiztoko dragoi berri bat agertu zen, Kokuen no Ryū izenekoa. Honek gizakien aginduei ez diela kasurik egiten esan eta Dragoi Bolak 7 Dragoi Ilun bilakatzea erabakitzen du. Gokuk azken Dragoia garaitzean Dragoi Bolak itxura normalera itzuli eta Shenron agertzen da deitu gabe eta zerua ilundu gabe eta Dragoi Bolekin batera bera desagertuko dela esaten die. Hau gertatu aurretik Gokuk azken eskari bat eskatzen dio eta berarekin joaten da. Honen ostean Gokuren gorputzak Dragoi Bolak xurgatzen ditu denbora luzerako Energia Positiboarekin purifikatzeko asmoz.

Dragoi Bola GTko atal berezia: Son Goku Gaiden

Gokuren beste istorioa! Lau izarreko bola da bere adorearen froga telebistako berezian, Goku Jr.k Sì Xīngqiú bola Son Gohan aitonaren etxean aurkitu eta desio bat eskatzen dio, baina ez da ezer gertatzen. Orduan Son Goku originala agertzen da itxura gaztearekin eta desio bat betetzeko 7 Dragoi Bolak bildu behar dituela azaltzen dio. Une horretan Pan, guztiz sendatuta bere gaixotasun larritik, eta Puck amildegi batetik erori ostean hilda zegoela uste zuena, agertzen dira poliziaren helikoptero batean iristen. Gokuk Goku Jr.ri Dragoi Bolak ez duela desioa bete esaten dio baizik eta bere balentriak egin duela, eta borrokan jarraitzera animatzen du.

Betetako desioak

Mangan eta animean eskatu eta betetako desio guztiak azaltzen dira hemen.

Manga eta animeko seriean

Hauek dira ordena kronologikoan Dragoiek betetako desioak. Lehenengo 22ak manga eta animean ageri dira eta azken 4rak animean bakarrik.

Desioa Eskatu zuena Dragoia
Kuleroak. Oolong Shenron
Bora berpiztea. Upa Shenron
Betirako gaztetasuna. Satan Bihotz Txiki Shenron
Satan Bihotz Txikiren eskutan hildakoak berpiztu. Yamcha Shenron
Son Goku berpiztu. Iratxo Dortoka Shenron
Satan Txiki berpiztu. Dende Polunga
Satan Txiki Namekera eraman. Dende Polunga
Freezerrek hildako guztiak berpiztu. Popo Shenron
Nameken zeuden guztiak Lurrera eraman, Son Goku eta Freezer izan ezik. Dende Polunga
Krilinen arima Lurrera eraman. Bulma Polunga
Krilin berpiztu. Bulma Polunga
Yamcha berpiztu. Bulma Polunga
Chaoz berpiztu. Bulma Polunga
Ten Shin Han berpiztu. Bulma Polunga
Namektarrak Namek Berrira eraman. Bulma Polunga
Cellek hildako guztiak berpiztu, etorkizuneko Trunks barne. Yamcha. Shenron
Zibor 17 eta Zibor 18ren barneko bonbak kendu. Krilin Shenron
25. Arte Martzialen Txapelketako egunean hildako guztiak berpiztu, gaiztoak izan ezik. Bulma Shenron
Lurra berreraiki, Boo Ahaltsuak suntsitu ostean. Vegeta Polunga
Babidi Lurrera iritsi zenetik hildako guztiak berpiztu, oso gaiztoak zirenak ezik (Vegeta berpiztu egin zen). Vegeta Polunga
Son Gokuren indar normala itzuli. Dende Polunga
Lurtar guztiei Boo Ahaltsua txarra izan zela ahaztuarazi. Son Goku Shenron
Haurtzarorarte gaztetu Son Goku. Pilaf Shenron Gorria
Lurretik gertu Plant Planetaren antza zuen planeta bat sortu, Tsufur Planeta izena izango zuena. Vegeta Ume Shenron Gorria
Lurraren berreraikitzea, bertako guztiak Tsufur Planetara eraman ostean, Erabateko Dragoi Bolen ondorioz Lurra lehertu baitzen. Dende Polunga
Lurra eta Beste Mundua elkartu zirenetik hildako guztiak berpiztea; Super Zibor 17ren agerpena eta, Dragoi Bolen pitzatzea eta 7 Dragoi Ilunen agerpena. Son Goku Shenron

Filmetan

Shenronek beteak guztiak. Azkena Slump Doktorea seriean betetzen da.

Desioa Eskatu zuena Pelikula
Herrialdea normalatasunera itzuli, diamanteak aurkitu baino lehen zen bezala, eta hauek desagerrarazi. Pansy Dragoiaren kondaira
Bora berpiztu. Upa Abentura mistikoa
Super 8 berpiztu. Son Goku Boteretsuenaren bidean
Hilezkorra izan. Garlic Gazte Garlic Gazteren infernua
Uirō Doktorea berpiztu. Cochin Doktorea Munduko indartsuena
Suteko basoa errekuperatu. Son Gohan Super gatazka munduan
Gaztetu. Slug Erregea Son Goku Super Saiya
Brolyren aurkako borrokan era mental batean laguntza eskatzen du, ilusio batean Son Goku agertzen delarik energia emanez. Son Goten Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik
Tapion eta Hildegarn munstroa gatibu dauzkan musika kutxa ireki. Hoi sorgina. Dragoiaren eztanda!! Ez badu Gokuk egiten, nork egingo du?
Traktore berri bat. Hipopotamo baserritarrak. Slump Doktorea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.