Dragoi Bola GT

Dragoi Bola GT (japonieraz: ドラゴンボールGT (ジーティー) Doragon Bōru Jī Tī, ingelesez: Dragon Ball GT) Dragoi Bola Z animearen ondorioa eta jarraipena da. Dragoi Bola Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (komiki japoniarra) da. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen.

 Dragoi Bola GT
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Sasoi kopurua1
Atalak64
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoascience fiction anime and manga (en) Itzuli
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Fuji Television
Hasiera-data1996ko otsailaren 7a
Amaiera-data1997ko azaroaren 19a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDragon World
Fikzio-unibertsoaDragoi Bola unibertsoa
Argumentu nagusiaJaponiar mitologia

toei-anim.co.jp…
IMDB: tt0139774 Filmaffinity: 807379 Allocine: 4297 Rottentomatoes: tv/dragon_ball_gt Edit the value on Wikidata
kronologia
Dragoi Bola Z Dragoi Bola GT Dragon Ball Super

Dragoi Bola animea telebistarako mangaren moldaketa da. Guztira 508 atalez osatuta dago, hiru zati nagusitan banatuta Dragoi Bola, Dragoi Bola Z eta Dragoi Bola GT. Hau hiru zatietatik hirugarrena da eta 64 atal ditu. Lehen atala 1989ko apirilaren 26an emititu zen Japonian Fuji Tv telebista katean. Atal hauetaz aparte beste atal berezi bat ere badu. Esan beharra dago ere, anime hau ez dela jatorrizko mangan agertzen.

Argumentua

Istorioak Dragoi Bola Zn Boo Ahaltsua garaitu eta 10 urtera jarraitzen du. Pilaf-ek Erabateko Dragoi Bolak aurkitu eta Son Goku haur bihurtzean hasten da. Dragoi Bola hauek galaxian zehar sakabatzen dira eta urtebete baino lehen bil du behar dira, bestela Lurra lehertu egingo da.

Goku, Son Goten eta Trunks-ek ahal bezain azkar batzea erabakitzen dute. Bidaian atera baino lehen, ordea, Pan-ek (Gokuren biloba eta Son Gohanen alaba) untzia martxan jartzea lortu eta Goten Lurrean utzita alde egiten dute. Honela hasi zuen bidaia bere aitona eta Trunks-ekin.

Bidaian zehar hainbat planetatatik pasa eta tokian tokiko arerioak garaitu ostean Dragoi Bola guztiak biltzea lortzen dute. Lurrera iristean Ume izeneko batek guztiak menpean dituela ikusten dute. Honek saiyak desegin eta bere antzinako planeta (Tsufur Planeta) berregin nahi du, bertako biztanle desagertuekin batera.

Gokurentzat desafio berri bat da hau, kanpoan ziren bitartean Lurreko bzitanleen jabe egin eta bere mesedetara jarriak baitzituen. Umeren estrategietako bat Vegetaz jabetu eta bere aurka doazen guztiei aurre egitea da. Borroka luze, gogor eta zail baten ostean, Gokuk (Super Saiya maila berri bat lortu zuelarik) Ume akabatzea lortzen du. Zoritxarrez Lurra lehertu egingo da, Erabateko Dragoi Bolekin Tsufur Planeta berria sortu baita, eta Lurtar guztiak bertara raman beharko dira. Satan Txikik Lurrean geratzea erabakitzen du berarekin batera Erabateko Dragoi Bolak ere desagertzen direla ziurtatzeko. Gero Dragoi Bola originalekin Lurra berregin zen berriz.

Bake aldi labur bat dator honen ostean; Arte Martzialen Txapelketa bat ere antolatzen da. Momentu horretan Dragoi Boletan aldaketa bat ematen ari zen inor konturatu gabe. Mu Doktorea Gero Doktorearekin batzen da bere aginduetara egongo den Zibor 17 berri bat sortzeko. Infernua eta berreraiki berria zen Lurraren artean ate bat ireki eta Zibor 17 originalarekin fusionatzean Super Zibor 17 sortzen da. Etsai berri honek Krilin akabatzen du, eta 18rekin fusionatzen saiatzen da. Honek ezetz esan eta akabatzen saiatzen da lortu gabe. Gokuk azken momentuan 18ren laguntzarekin akabatzen du Super 17. Honek lehenago Mu eta Gero Doktoreak ere akabatu zituen.

Super 17k hildakoak pizteko Shenron deitzen denean, Dragoi Bolak pitzatu eta ke beltzeko Dragoia ateratzen da: Kokuen No Ryu. Hau zazpi Dragoi Ilunetan banatzen da, bakoitza pitzatutako Dragoi Bola batekin gorputzaren lekuren batean. Gokuk Pan-en laguntzaz guztiak akabatzen ditu bat izan ezik. Azken honek izar 1eko Dragoiak beste seiak xurgatu eta bere indarra geitzen du: Yi Xing Long da. Gokuk bere bizitzako borroka zailenaren ostea garaitzen du, baina horretarako Vegeta Super Saiya 4rekin ere fusionatu behar izan zuen Gogetak borrokatzeko. Honek Super Big Bang Kame Hame Ha batekin garaitzen du Dragoia baina berriz sortzen da. Gogeta irabaztekotan denean fusioa amaitu eta azkenean Gokuk akabatzen du unibertso guztiko energiarekin sortutako Indar unibertsalaren erasoaz.

Gertaera guzti hauen ostean Shenron ateratzen da denbora luze batez desio gehiago ez direla beteko esanez, Dragoi Bolen gehiegizko erabileraren ondorioz. Gokuk ordea akordio bat lortzen du Dragoiarekin azken desio bat betetzeko eta Shenronekin joaten da. Goku airera altxatzen den artean 7 Dragoi Bolak gorputzean sartzen zaizkio fisikoki desagertuz.

Mende bat geroago, Pan zahartuta iada, Arte Martzialen Txapelketako armailetan esertzen da bere birbiloba Goku Jr. animatzeko. Honek Goku txikiaren izugarrizko antza du. Goku Jr. Vegetaren oinordeko zuzenaren aurka borrokatzen da; Vegeta Jr. Pan borroka ikusten ari den artean publikoan Son Gokuren presentzia somatzen du. Bera jarraitzen saiatu zen arren, Goku Kinton lainoan desagertzen da Makila Miragarria soinean, txikitan bezala.

Atalen banaketa

Animeak sagatan banatu ohi dira, hauek dira Dragoi Bola GTk dituenak:

Saga Animeko atalak
Bidai Handia 1etik 22ra
Umeren Saga 23tik 40ra
Super Androide 17ren saga 41etik 47ra
Dragoi Ilunen saga 48tik 64ra

Atal berezia

Dragoi Bola GTk euskaratu ez den atal berezi bat dauka. Hau Son Gokuren herenilobaren pasarte bati buruzkoa da.

Musika

  • Hasierako abestia:
    1. "Dan Dan Kokoro Hikarete 'ku"; DAN DAN 心魅かれてく (atal guztiak)
      • Hitzak: Izumi Sakai
      • Musika: Tetsurō Oda
      • Moldaketa: Takeshi Hayama
      • Interpretatzailea: Field of View
  • Bukaerako abestiak:
    1. "Hitori ja nai"; ひとりじゃない (1. ataletik 26.era)
      • Hitzak: Shûichi Ikemori
      • Musika: Tetsurō Oda
      • Moldaketa: Hiroto Furui
      • Interpretatzailea: Deen
    2. "Don't you see!" (27. ataletik 41.era)
      • Hitzak: Izumi Sakai
      • Musika: Seiichirō Kuribayashi
      • Moldaketa: Takeshi Hayama
      • Interpretatzailea: Zard
    3. "Blue Velvet" (42. ataletik 50.era)
      • Hitzak: Aeri
      • Musika: Hatake
      • Moldaketa: Hatake
      • Interpretatzailea: Shizuka Kudō
    4. "Sabitsuita Mashingan de Ima o Uchinukō"; 錆びついたマシンガンで今を撃ち抜こう (51. ataletik 64.era)
      • Hitzak: Miho Komatsu
      • Musika: Miho Komatsu
      • Moldaketa: Daisuke Ikeda
      • Interpretatzailea: Wands
  • Bestelakoak:
    1. "Dan Dan Kokoro Hikarete 'ku"; DAN DAN 心魅かれてく (64. ataleko bukaerako abestiaren aurretik)
      • Hitzak: Izumi Sakai
      • Musika: Tetsurō Oda
      • Moldaketa: Takeshi Hayama
      • Interpretatzailea: Field of View

Singleak

Lurra askatu nairik dabil (Dan Dan Kokoro Hikarete'ku)

Lurra askatu nahirik dabil Son Goku
galaxia osoan zehar
borroka bizian,
Dragoi Bolak zeruan bilatzen

Zeruko zoko ezkutuan
gordeta zeuden Dragoi Bolak
Pilafek aurkitu ditu bat-batean
eta Son Goku
haien ahalmena erabiliz
ume bilakatu du laster
berdin zaio baina
hortxe dago berriz tente
bere ondoan Trunks, Pan
lagunik onenak, zintzoak, leialak
lagun izango ditu
ziur egon
Dragoi Bolak aurkitzen

Lurra askatu nahirik dabil Son Goku
galaxia osoan zehar
borroka bizian
Dragoi Bolak bilatzen

Lurra askatu nahirik dabil Son Goku
galaxia osoan zehar
borroka bizian
Dragoi Bolak zeruan bilatzen

Umoretsu beti (Hitori Janai)

Berriro Son Goku
eta adiskideak
espazio-ontzian hor doaz
gure galaxian
ondo elkarturik
inongo beldur barik
urtebete dute
Dragoi Bolak bildu
eta Shenroni deitzeko
guraria eskatu
mundua askatu
eta berriro ere lehengora itzuli
planeta hondatuko da hilko da
ea nola moldatzen zareten

Umoretsu beti
su eta gar
airean nahiz lurrean
arriskuz beteriko bidaietan
mugarik gabeko zeruan
segi kementsu
beti lez
abenturaren hegoetan
munduaren askatasunarengatik
arrisku gorriak gaindituz
iluna argituz

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.