Dragoi Bola
Dragoi Bola (jatorrizko japonieraz ドラゴンボール edo Doragon Bōru, ingelesez Dragon Ball) Akira Toriyamak idatzi eta marrazturiko manga (japoniar komikia) da, gerora anime formatura egokitua. 1984tik 1995era Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratua izan zen, ia aldi berean 42 liburukitako argitalpen batean bildu zelarik (Tankōbon). 2004. utean Kanzenban izeneko argitalpen berezi bat egin zen, istorio guztia 34 liburukitan argitaratuz, eta istoriaren amaiera apur bat aldatuz.
Dragoi Bola | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Akira Toriyama |
Egilea(k) | Akira Toriyama |
Izenburua | ドラゴンボール eta DRAGON BALL |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | shonen manga |
Hizkuntza | japoniera |
Fikzioa | |
ikusi
| |
dragon-ball-official.com | |
Dragoi Bola | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | ドラゴンボール (Doragon Bōru) Dragoi Bola | |
Egilea | Akira Toriyama | |
Generoa | Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Drama, Fantasia, Komedia, shōnen | |
Argitaletxea | Shueisha Planeta deAgostini Glénat | |
Aldizkaria | Shonen Jump | |
Noiz hasi zen | 1984 | |
Noiz bukatu | 1995 | |
Liburukiak | 42 (berez) / 34 (azken edizioa) | |
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Hasieran, manga hau atalka argitaratu zen Shueisha argitaletxeko Weekly Shonen Jump astekarian, 10 urtez. Manga hau 519 atalez osatuta dago eta shōnen kategoriapean sailkatzen da. Lehen atala aldizkariaren 1984ko 51. zenbakian argitaratu zen, eta azkena 1995eko 17. zenbakian. Behin astekarian atal kopuru jakin bat argitaratua zelarik, atal hauek liburukitan batzen ziren, Tankōbon formatuko liburukitan.
Argumentua
Dragoi Bola sailak Son Goku izena duen eta tximino isatsa duen mutiko baten abenturak kontatzen ditu. Arte martzialen munduan girotuta dago eta 7 Dragoi Bolen bilaketan oinarritzen da. Kondairak dioenez, Shenron dragoiak 7 Dragoi Bolak biltzen dituenaren edozein gurari betearaziko du. Istorioaren oinarria Mendebaldera Bidaia izeneko txinatar kondaira klasikoa da, nahiz eta bertatik zenbait pertsonaia eta ideia soilik baliatzen diren.
Istorioa Son Gokuk eta Bulmak elkar ezagutzen dutenean hasten da. Izan ere, Son Goku bere aitonak emandako lau izarreko dragoi bolaren jabe da, eta Bulma zazpi bolen bila dabil. Dragoi bolak biltzeko Bulmak berak (16 urte dituen neska gazte adimentsua) asmatutako Dragoi Radarra erabiltzen dute. Son Gokuk lagun ugari egiten ditu abentura hauetan, besteak beste: Bulma, Iratxo Dortoka, Oolong, Yamcha, Puar, Krilin... Hala ere bizitzan zehar ere gero eta indartsuagoak izango diren arerioak garaitu beharko ditu:Pilaf eta bere taldea, Zapi Gorridun Armada, Satan Bihotz Txiki, Vegeta, Freezer, Cell, Boo Ahaltsua,...
Bilakaera
Dragoi Bolak, argitalpenak iraun zituen ia 11 urtean, bilakaera nabarmena izan zuen istorioaren estiloan.
Mangaren lehen liburukietan (lehen 134 kapituluak) umorea eta fantasia dira nagusi, Dr. Slump-en (egilearen aurreko lana) bezala (Euskal Herrian Arale izenaz ezagutzen da manga sail hau). Horren adibide dira animalia hiztunak, Kinton lainoa, Makila Miragarria, dragoi bolak edo Son Goku bera, tximu-mutiltxoa. Fantasia mundu horretan zientzia-fikziozko elementu batzuk ere badira; izan ere, gizarte horretan teknologia oso aurreratua erabiltzen da, besteak beste, Hoi-Poi kapsulak edo espazio-ontzi aurreratuak.
Istorioaren estiloak aldaketa esanguratsua jasan zuen Krilin, Son Gokuren lagunik onena, hiltzen dutenean (heriotza segida luze baten lehena izan zen). Gertakari hau Satan Bihotz Txikiren agerraldiarekin bat dator (135. ataletik 194.era). Tarte horretan Dragoi Bolak kutsu ilunagoa hartzen du, hasierako umorea eta fantasia pixka bat alde batera utzi eta drama, borroka eta norgehiagokan zentratuz.
Dragoi Bola guztiz eraldatzen da akzio motako shonen manga batera, Son Gokuren lehen semearen agerraldiarekin eta Saiyen etorrerarekin (195. ataletik 420.era). Hemendik aurrera zientzia-fikzioak indar handiagoa hartzen du eta seriotasuna nagusitzen da. Lehen jatorri fantastikoa zuketen pertsonai ugari estralurtarrak bihurtzen dira, Son Goku eta Satan Bihotz Txiki adibidez. Hemendik aurrera espazio bidaiak, estralurtarrak eta androideak dira protagonistak. Zati honetan arerio gero eta indartsuagoak agertzen dira behin eta berriz: Vegeta, Freezer, 17 eta 18 androideak eta Cell. Istorioa errepikakorra bihurtzen da, entrenamendu azkar baten ostean itxuraz garaitezinak diren arerio berriak menperatzean oinarritzen da.
Azken zatian (421. ataletik 519.era) fantasia eta umorea itzultzen dira Boo Ahaltsuaren sagan zehar, magiaz sortutako izakia berau. Hala ere aurreko zatiko errepikakortasunak bertan dirau.
Mendebalderako bidaia istorioarekiko erlazioa
Mendebalderako bidaia (txinera tradizionalean 西遊記, txinera sinplifikatuan 西游记 edo pinyinez Xī Yóu Jì) txinatar literatura klasikoko nobela bat da. Bertan agertzen diren pertsonaia batzuk, Dragoi Bolan bere baliokideak dituzte:
- Jatorrizko istorioko Sun Wukong, Dragoi Bolan Son Goku da.
- Jatorrizko istorioko Xuanzang, Dragoi Bolan Bulma da.
- Jatorrizko istorioko Zhu Wuneng, Dragoi Bolan Oolong da.
- Jatorrizko istorioko Sha Wujing, Dragoi Bolan Yamcha da.
- Jatorrizko istorioko Niu Mo Wang, Dragoi Bolan Idi Deabru da.
Jatorrizko istorioko ideia batzuk ere bere baliokideak dituzte:
- Jatorrizko isotiroan, Xuanzang apaizak eta bere lagunek elezaharretako idatzi budisten bila diardute. Dragoi Bolan Bulma eta bere lagunek kondairetako Dragoi Bolen bila ari dira.
- Son Gokuren Makila Miragarriak, Sun Wukong pertsonaiaren makulu magikoan du jatorria, bere luzera nolanahi alda daiteke.
- Bi protagonistek hodei hegalariak gidatzen dituzte.
- Palmorrizko abanikua eta suzko mendiaren pasartea bi istorioetan gertatzen da.
Tankōbon argitalpena
Aurrez Weekly Shonen Jump aldizkarian argitaratutako atalak batzen dituen liburukiak dira hauek. 42 liburukitan banatzen da Dragoi Bolaren edizio hau. Egileak marrazki bat egin zuen liburuki bakoitzaren azalean jartzeko. Liburukiok 180 orrialde inguru dituzte, azken biak izan ezik 200 orrialdetik gora dituztelarik. Lehen liburukia 1985eko irailean argitaratu zen, eta azkena 10 urte beranduago, 1995eko abuztuan.
Liburukien argitalpen taula
Ondoren liburukien informazioa:[1]
Zenb. | Japonierazko izenburua | Izenburu euskaratua | Argitalpen data (Japonian) |
Atalak |
---|---|---|---|---|
1 | 孫悟空と仲間たち Son Gokuu to Nakamatachi |
Son Goku eta lagunak | 1985/09/15 | 1 - 11 |
2 | ドラゴンボール危機一髪 Doragon Booru Kiki Ippatsu |
Dragoi Bolak kinka larrian | 1986/01/15 | 12 - 24 |
3 | 天下一武道会はじまる!! Tenkaichi Budoukai Hajimaru!! |
Arte Martzialen Mundu Txapelketa hastera doa!! | 1986/06/15 | 25 - 36 |
4 | 大決勝戦 Daikesshousen |
Final handia | 1986/10/14 | 37 - 48 |
5 | マッスルタワーの恐怖 Massuru Tawaa no Kyoufu |
Altzairuzko dorre izugarria | 1987/01/14 | 49 - 60 |
6 | ブルマの大失敗!! Buruma no Daishippai!! |
Bulmaren oker handia!! | 1987/03/15 | 61 - 72 |
7 | 追跡!! ブルー将軍 Tsuiseki!! Buruu Shougun |
Jazarpena!! Blue Jenerala | 1987/05/13 | 73 - 84 |
8 | 孫悟空突撃 Son Gokuu Totsugeki |
Son Gokuren erasoa | 1987/07/15 | 85 - 96 |
9 | こまったときの占いババ Komatta Toki no Uranai Baba |
Kezkatuta zaudenean, jo Baba igarlearengana | 1987/09/15 | 97 - 108 |
10 | 第22回天下一武道会 Dainijuunikai Tenkaichi Budoukai |
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa | 1987/11/15 | 109 - 120 |
11 | 天下一のスーパーバトル!! Tenkaichi no Suupaa Batoru!! |
Munduko super borroka handiena!! | 1988/02/15 | 121 - 132 |
12 | ピッコロ大魔王の恐怖! Pikkoro Daimaou no Kyoufu! |
Satan Bihotz Txiki beldurgarria! | 1988/04/15 | 133 - 144 |
13 | 孫悟空の逆襲!? Son Gokuu no Gyakushuu!? |
Son Gokuren kontraerasoa!? | 1988/06/15 | 145 - 156 |
14 | さらなる飛躍 Sara Naru Hiyaku |
Akzio gehiago | 1988/08/25 | 157 - 168 |
15 | 群雄割拠! Gunyuu Kakkyo! |
Lehiakideek berdin jarritzen dute | 1988/12/11 | 169 - 180 |
16 | 龍虎相討つ! Ryuuko Aiutsu! |
Dragoia eta tigrea elkarri erasoka! | 1989/02/15 | 181 - 192 |
17 | かつてない恐怖 Katsute Nai Kyoufu |
Aurrez ikusi gabeko ikara | 1989/05/15 | 193 - 204 |
18 | 孫悟空とピッコロ大魔王 Son Gohan to Pikkoro Daimaou |
Son Gohan eta Santan Bihotz Txiki | 1989/07/15 | 205 - 216 |
19 | いそげ!孫悟空 Isoge! Son Gokuu |
Azkar! Son Goku | 1989/11/15 | 217 - 228 |
20 | 天下分け目の超決戦 Tenkawakeme no Choukessen!! |
Zorigaiztoko super borroka erabakigarria | 1990/01/15 | 229 - 240 |
21 | めざせ!ナメックの星 Mezase! Namekku no Hoshi |
Jo ta su! Namek Planeta | 1990/04/15 | 241 - 252 |
22 | ナメック星人の抵抗 Namekkuseijin no Teikou |
Namektarren erresistentzia | 1990/07/15 | 253 - 264 |
23 | 恐怖のギニュー特戦隊 Kyoufu no Ginyuu Tokusentai |
Ginew Indar Berezi izugarria | 1990/10/15 | 265 - 276 |
24 | 悟空か!?ギニューか!? Gokuu ka!? Ginyuu ka!? |
Goku edo Ginew!? | 1991/01/15 | 277 - 288 |
25 | フリーザ超変身!! Furiiza Chouhenshin!! |
Freezerren super eraldaketa!! | 1991/03/15 | 289 - 300 |
26 | 孫悟空…復活!! Son Gokuu... Fukkatsu!! |
Son Goku... Berpizturik!! | 1991/06/15 | 301 - 313 |
27 | 伝説の超サイヤ人 Densetsu no Suupaa Saiyajin |
Kondairazko Super Saiya | 1991/08/12 | 314 - 325 |
28 | 未来から来た少年 Mirai kara Kita Shounen |
Etorkizuneko mutila | 1991/11/15 | 326 - 337 |
29 | 悟空、敗れる! Gokuu, Yabureru! |
Goku garaitua! | 1992/03/15 | 338 - 349 |
30 | 邪悪な予感 Jaaku na Yokan |
Deabruzko bihozkada | 1992/06/15 | 350 - 361 |
31 | 忍びよるセル Shinobiyoru Seru |
Cell isilpean hurbiltzen | 1992/08/09 | 362 - 373 |
32 | セルの完全体、完成!! Seru no Kanzentai Kansei!! |
Cellek forma perfektua lortzen du!! | 1992/10/07 | 374 - 385 |
33 | セルゲーム始まる Seru Geemu Hajimaru |
Cellen Jokoaren hasiera | 1992/12/31 | 386 - 396 |
34 | 悟空を越えた戦士 Gokuu o Koeta Senshi |
Goku gainditzen duen gerlaria | 1993/06/09 | 397 - 408 |
35 | さようなら戦士たち Sayounara Senshitachi |
Agur gerlariak | 1993/09/08 | 409 - 420 |
36 | ニューヒーロー誕生!! Nyuu Hiirou Tanjou!! |
Heroi berriaren jaiotza!! | 1993/11/09 | 421 - 432 |
37 | 動き始めた作戦 Ugoki Hajimeta Sakusen |
Plana hasten ari da | 1994/04/09 | 433 - 445 |
38 | 宿命の対決 孫悟空対ベジータ Shukumei no Taiketsu Son Gokuu Tai Bejiita |
Halabeharrezko borroka: Goku vs Vegeta | 1994/08/09 | 446 - 459 |
39 | さらば誇り高き戦士 Saraba Hokori Takaki Senshi |
Agur, harrotasunez betetako gerlari | 1994/12/07 | 460 - 472 |
40 | 地球軍、最後の秘密兵器!! Chikyuugun, Saigo no Himitsu Heiki!! |
Lurreko armadaren ezkutuko azken arma!! | 1995/03/08 | 473 - 485 |
41 | がんばれ 超ゴテンクスくん Ganbare Suupaa Gotenkusukun |
Eman daukazun onena, Super Gotrunks | 1995/06/07 | 486 - 502 |
42 | バイバイ ドラゴンワールド Baibai Doragon Waarudo |
Agur Dragoi Mundua | 1995/08/09 | 503 - 519 |
Kanzenban argitalpena
2002. urtean Japonian Dragoi Bola mangaren argitalpen berezi bat egin zen. Argitalpen honek tamaina handiagoko liburukiak ditu, baita orrialde gehiagokoak ere (horregatik 34 liburukitan banatzen da). Gainera jatorriz koloretan marraztutako orriak ere dakartza, txuri beltzean beharrean. Honetaz aparte liburukien azaletan Akira Toriyamak eginiko marrazki berriak dakartza, baita egileak asmaturiko beste amaiera bat. Hau gutxi balitz, japoniar edizioan, beste mangaka batzuen ilustrazioak dakartza, Dragoi Bolaren munduko beren ikuspegia erakustn dutenak (irudi hauek liburukiekin opari bezala ematen ziren, baina ez ziren bildumaren barruan sartzen). Gainera ondorengo beste berezitasun hauek ere baditu:
- Logotipo ezberdina erabiltzen da, letra mota ezberdinarekin eta Dragonball hitz bakar bat bezala agertuz.
- Amaiera pixka bat aldatu egin zen, istorioko azken orrialdeetan.
- 6. kapituluko portadatxoa berriz marraztu zen. Jatorriz Bulma zigarro bat erretzen agertzen zen, marrazki berrian aldiz ez.
- Kronologia akats posible bat dela eta, 389. kapituluan Cellen jokoaren hasiera data aldatzen da, jatorrizkoan "M"aren 17a zena maiatzaren 26a datagatik aldatu zen.
Liburukien argitalpen taula
Ondoren liburukien informazioa:[2]
Zenbakia | Argitalpen data (Japonian) | Atalak |
1 | 2002/12/04 | 1 - 14 |
2 | 2002/12/04 | 15 - 29 |
3 | 2002/12/28 | 30 - 44 |
4 | 2002/12/28 | 45 - 59 |
5 | 2003/02/04 | 60 - 74 |
6 | 2003/02/04 | 75 - 89 |
7 | 2003/03/04 | 90 - 104 |
8 | 2003/03/04 | 105 - 119 |
9 | 2003/04/04 | 120 - 134 |
10 | 2003/04/04 | 135 - 149 |
11 | 2003/05/01 | 150 - 164 |
12 | 2003/05/01 | 165 - 179 |
13 | 2003/06/04 | 180 - 194 |
14 | 2003/06/04 | 195 - 209 |
15 | 2003/07/04 | 210 - 224 |
16 | 2003/07/04 | 225 - 239 |
17 | 2003/08/04 | 240 - 254 |
18 | 2003/08/04 | 255 - 269 |
19 | 2003/09/04 | 270 - 284 |
20 | 2003/09/04 | 285 - 299 |
21 | 2003/10/03 | 300 - 314 |
22 | 2003/10/03 | 315 - 329 |
23 | 2003/11/04 | 330 - 344 |
24 | 2003/11/04 | 345 - 359 |
25 | 2003/12/04 | 360 - 374 |
26 | 2003/12/04 | 375 - 390 |
27 | 2004/01/05 | 391 - 405 |
28 | 2004/01/05 | 406 - 420 |
29 | 2004/02/04 | 421 - 436 |
30 | 2004/02/04 | 437 - 452 |
31 | 2004/03/04 | 453 - 469 |
32 | 2004/03/04 | 470 - 486 |
33 | 2004/04/02 | 487 - 503 |
34 | 2004/04/02 | 504 - 519 |
Animearekiko erlazioa
Dragoi Bola eta Dragoi Bola Z animeak Dragoi Bola izeneko manga honetan oinarrituta daude. Dragoi Bolak Son Gokuren bizitza erakusten du hau heldua bihurtzen den arte. Dragoi Bola Z, aldiz, Dragoi Bola bukatu eta bost urte geroagoko istorioa da. Dragoi Bola Zren amaiera mangarenarekin bat dator. Dragoi Bola GT, berriz, Dragoi Bola Zren ondorioa da, zati hau ez da mangan agertzen. 2009an Dragoi Bola Z digitalki zaharberritu zuten, sarrera eta amaiera aldatu eta Dragoi Bola Z Kai izeneko telesaila atera zuten.
Irudi errealeko filmak
- 1989. urtean Txinan Dragoi Bola berria: Shenronen kondaira (jatorrizko txineran 新七龍珠 神龍的傳說 edo pinyinez Xīn qī lóng zhū Shén lóng de chuán shuō) izeneko irudi errealeko film ez ofiziala egin zen. Film hau animearen Dragoiaren kondaira filmaren remake bat da. Pertsonai berak dituzte, nahiz eta izen ezberdinak eduki.
- 20th Century Foxek Dragon Ball Evolution filma ekoitzi zuen Montrealen (Kanada), Dragoi Bolan oinarrituta. 100 milioi dolar amerikar baino gehiagoko aurrekontua ukan zuen eta filmaketa 2007an amaitu zen. Filmak ez zuen kritika onik jaso eta jatorrizko lanen jarraitzaileen artean kontrako iritzi gogorrak izan ziren nagusi.
- Aktoreak:[3]
- Justin Chatwin: Son Goku.
- James Marsters: Satan Txiki.
- Jamie Chung: Chichi.
- Aktoreak:[3]
Produktuak
Aldizkari baterako komiki bat bezala hasi zenak urtetan zehar, manga liburukiak eta anime DVDetaz aparte, mota askotako produktuak kaleratu ditu: istorioari buruzko gidak, kromo eta txartel bildumak, irudiak, egutegiak,...
Dragoi Bola manga Euskal Herrian
Oraingoz Dragoi Bola manga ez da euskaraz argitaratu; bai, ordea, gaztelaniaz, katalanez eta frantsesez.
Espainian Planeta deAgostini argitaletxeak atera zuen, bai gaztelaniaz eta bai katalanez. Hainbat argitalpen egin ziren, komiki formatuan eta liburuki formatuan. Komiki formatukoa 211 zenbakiz osatuta zegoen, eta bi zatitan banatzen zen, 153 zenbakirekin lehen zatia eta 58 bigarrena. Komikiok Serie Blanca eta Serie Roja zuten izena eta bi edizio izan zituzten. Geroago komiki berdin hauek beste bi aldiz argitaratu ziren Serie Amarilla eta Serie Azul izenekin. Liburuki argitalpenak Tankōbon eta Kanzenban antzekoak izan ziren. Lehenak ere Serie Blanca eta Serie Amarilla edizioak izan zituen, bigarrenari Ultimate edition izena eman ziotelarik.
Frantzian Glénat argitaletxeak editatu zuen 42 liburukiko formatuan.
Hala ere Dragoi Bolak euskal belaunaldi oso bati eragin dio, 80. hamarkadakoa eta 90.hamarkada hasierakoa, haurtzaroko gertakizunik garrantzitsuenetakoa bihurtuz. Telesail honek transmititzen dituen esfortzu eta elkartasun balioek, euskal gazteriarengan eragin handia izan dutela esaten duenik ere badago.
ETB1eko telesaila
Dragoi Bola Edertrack estudioak bikoiztu zuen euskarara eta ETB1ek plazaratu zuen. Gidoien itzultzaile eta egokitzaile nagusia Xabier Amuriza izan zen. Hemen telesaileko zenbait pertsonaiari ahotsa eman zieten aktore eta bikoizleak:
Pertsonaia | Jatorrizko ahotsa | Bikoizlea |
---|---|---|
Son Goku | Nozawa Masako | Joseba Etxebarria |
Son Gohan | Nozawa Masako | Seve Atencia |
Satan Txiki | Toshio Furukawa | Miel Apaolaza |
Krilin | Mayumi Tanaka | Mikel Martinez |
Bulma | Hiromi Tsuru | Mariasun Iturragoitia, Ana Lupe Fernandez |
Dortoka Maisua | Kōhei Miyauchi | Patxi Ugalde |
Ten Shin Han | Hirotaka Suzuoki | Kepa Cueto |
Yamcha | Tōru Furuya | Xeberri |
Oolong | Naoki Tatsuta | Txomin Madariaga |
Chichi | Mayumi Shō | Luz Enparantzala, Mariasun Iturriagagoitia |
Chaoz | Hiroko Emori | Beñat Gaztelurrutia |
Raditz | Shigeru Chiba | Mañu Elizondo |
Kaito | Jōji Yanami | Jabi Pombo |
Vegeta | Ryo Horikawa | Felix Arkarazo |
Nappa | Shozo Iizuka | Ramon Fernandez de Castro |
Freezer | Ryūsei Nakao | Joxe Felipe Auzmendi |
Son Goten | Nozawa Masako | Eba Ojanguren |
Zibor 18 | Miki Itō | Teresa Eguzkitza |
Zell | Norio Wakamoto | Jon Ander Alberdi |
Trunks | Hiromi Tsuru, Takeshi Kusao | Teresa Eguzkitza |
Boo | Kōzō Shioya | |
Babidi | Jōji Yanami | Aitor Larrañaga |
Narratzailea | Jōji Yanami | Jesus Eguzkitza |
Dragoi-bola marrazki bizidunen itzulpena Xabier Amurizak egin zuen hasierako urteetan, ehunka atal itzuli ere. Maila altuko itzulpena landu zuela esaten zen, baita garaiko gazteen artean euskararen hedapenean asko lagundu zuela ere.[4] Esate baterako, gazte askorentzat, mutil askorentzat gehienbat, telebistako Dragoi Bolako pertsonaien hitanoa eredugarri bihurtu zen.
Erreferentziak
- Kanzentai webguneko Tankobon liburukien informazio gida
- Kanzentai webguneko Kanzenban liburukien informazio gida
- Filmaren IMDb fitxa
- Fernandez, Harri. (2019-02-01). «“Ukaezina da ‘Dragoi Bola’k gazteen artean euskara sustatu zuela”. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-09-13).
Ikus, gainera
- Dragoi Bola (animea)
- Dragoi Bola Z
- Dragoi Bola GT
- Dragoi Bolako pertsonaiak
- Dragoi Bolako objektuak
- Dragoi Bolaren produktuak
- Akira Toriyama
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Shueisha argitaletxearen webgune ofiziala
- (Japonieraz) Weekly Shonen Jump aldizkariaren webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Mundo Dragon Ball
- (Gaztelaniaz) LBM Dragon Ball
- (Ingelesez) Kanzentai
- (Ingelesez) (Italieraz) Dragon Ball Arena
- Dragoi Bola Komikia euskaraz