Dracula (1958ko filma)
Dracula 1958ko Terence Fisher ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da, Bram Stoker idazlearen Drakula eleberrian oinarritua. Peter Cushing, Michael Gough, Melissa Stribling eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau 1958ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Drakula (argipena)».
Dracula (1958ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1958 |
Izenburua | Dracula |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, vampire film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 85 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Dracula (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Drakula |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terence Fisher |
Gidoigilea(k) | Jimmy Sangster |
Antzezlea(k) | |
Peter Cushing (Abraham Van Helsing) Christopher Lee (Drakula kondea) Michael Gough (Arthur Holmwood (en) ) Melissa Stribling (Mina Harker (en) ) Miles Malleson Geoffrey Bayldon George Benson Carol Marsh (en) (Lucy Westenra (en) ) Charles Lloyd Pack (John Seward (en) ) Olga Dickie (en) Valerie Gaunt | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anthony Hinds |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions |
Edizioa | Bill Lenny (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Bernard |
Argazki-zuzendaria | Jack Asher |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Transilvania |
Christopher Lee eta Peter Cushing binomio banaezinak Drakula eta Van Helsing pertsonaiak antzeztu zituen lehen filma izan zen. Haren arrakasta itzelaren ondorioz, jarraipen ugari izan zituen, batzuk biek antzeztuak eta beste batzuk, bakarka, denak ere Hammer Film Productionsek ekoitzirik: The Brides of Dracula (1960), Dracula: Prince of Darkness (1966), Dracula Has Risen from the Grave (1968), Taste the Blood of Dracula (1970), Scars of Dracula (1970), Dracula A.D. 1972 (1972), The Satanic Rites of Dracula (1973) eta The Legend of the 7 Golden Vampires (1974).
Argumentua
Drakula kondeak (Christopher Lee) Karpatoetako bere gaztelua laga eta Europako Mendebaldera bizitzera joatea erabaki du. Laster neska gazte bat (Melissa Stribling) ezagutu eta hartaz maitemindu ondoren, gauero bisitatu du. Egoera larri horrek neskaren familiak Van Helsing irakasleari (Peter Cushing) laguntza eskatzera darama.
Aktoreak
- Christopher Lee: Drakula kondea
- Peter Cushing: Abraham Van Helsing
- Michael Gough: Arthur Holmwood
- Melissa Stribling: Mina Holmwood
- Carol Marsh: Lucy Holmwood
- John Van Eyssen: Jonathan Harker
- Janina Faye: Tania
- Charles Lloyd-Pack: John Seward
- George Merritt: polizia
- George Woodbridge: lurjabea
- George Benson: mugako polizia
- Miles Malleson: lurperatzailea
- Geoffrey Bayldon: langile peoia
- Olga Dickie: Gerda
- Barbara Archer: Inga
- Valerie Gaunt: Drakularen neskalaguna
Jarraipenak
- The Brides of Dracula (1960)
- Dracula: Prince of Darkness (1966)
- Dracula Has Risen from the Grave (1968)
- Taste the Blood of Dracula (1970)
- Scars of Dracula (1970)
- Dracula A.D. 1972 (1972)
- The Satanic Rites of Dracula (1973)
- The Legend of the 7 Golden Vampires (1974)
Ikus gainera
- Drakula: 1897an Bram Stoker idazleak idatzitako eleberria.
- Dracula (1931ko filma): 1931an Bela Lugosi hungariar aktoreak antzeztutako film klasikoa.
- Bram Stoker's Dracula: 1992an Francis Ford Coppolak zuzendutako filma.
Kanpo estekak
- Dracula filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Dracula filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)