Dražen Petrović
Dražen Petrović (Šibenik, Jugoslavia, 1964ko urriaren 22a- Denkendorf, Alemania, 1993ko ekainaren 7a) saskibaloi jokalari ospetsua izan zen, askorentzat Europak eman duen jokalaririk handiena.
Dražen Petrović | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Šibenik, 1964ko urriaren 22a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Denkendorf, 1993ko ekainaren 7a (28 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Mirogoj | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | Kroaziera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | eskolta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 91 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 196 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
mmcdrazenpetrovic.hr | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Bere fama 84-85. denboraldian hasi zen, herriko taldean jokatu eta gero Zagrebko Cibonak fitxatu zuen. Cibona taldearekin Europako txapelketan 40 puntuko partidak egin zituen, ez zen batere ohikoa jokalari batek hainbeste puntu sartzea, eta horregatik urte horretatik aurrera Europako talderik garrantzitsuenak bere atzetik fitxatzeko nahairekin zeuden, ez hori bakarrik NBA ligako taldeak ere ezagutzen zuten Petrovic eta horregatik 1986 Draftean aukeratua izan zen (60 posizioa), garai horretan ez zen gauza normala NBAk jokalari europar bat Drafteatzea, baina bazirudien jokalari honek NBAn jokatzeko kalitatea zuela. Petrovicek Cibonan jarraitu zuen Real Madrilek 1988ko Udan fitxatu arte. Real Madrilekin Errege Kopa eta Europako Errekopa irabazi zituen (Errekopako finalean 62 puntu eskuratu zituen) baina ezin izan zuen ACB Liga irabazi Bartzelonaren kontrako finalean 3-2 galdu eta gero. Hurrengo urtean, 1989an, NBAra joatea erabaki zuen Portland Trail Blazersen jokatu zuen, Oregongo Taldean urte gogorra izan zuen (gutxi jokatu zuen) baina hurrengo denboraldian New Jersey Netsekin sinatu zuen, eta bertan erakutsi zituen dohai guztiak (Taldeko saskiratzaile nagusia zen). Baina 1993ko ekainaren 7an Zagreberako bidean Kroaziako selekzioarekin partida bat jokatzera zihoala, Denkendorfen (Alemania) auto istripua izan eta hil zen. New Jersey Nets-ek Petrovicen omenez, taldean eraman zuen zenbakia (3) kendu zuten eta NBAk 2002an Petrovic Basketball Hall of Fameko kidea izendatu zuen.
Taldeak
- 1979/84. Sibenka Sibenik,
- 1984/88. Cibona Zagreb,
- 1988/89. Real Madril,
- 1989/90. Portland Trail Blazers,
- 1990/93. New Jersey Nets,
NBAko estatistikak
Denboraldia | TALDEA | JP | MIN | BER | TAP | ERREB | ASIS | PUNTU |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989-90 | Portland T.Blazers | 77 | 12.6 | 0.3 | 0.0 | 1.4 | 1.5 | 7.6 |
1990-91 | Blazers/Nets | 61 | 16.6 | 0.7 | 0.0 | 1.8 | 1.4 | 10.2 |
1991-92 | New Jersey Nets | 82 | 36.9 | 1.3 | 0.1 | 3.1 | 3.1 | 20.6 |
1992-93 | New Jersey Nets | 70 | 38.0 | 1.3 | 0.2 | 2.7 | 3.5 | 22.3 |
Guztira | 290 | 26.4 | 0.9 | 0.1 | 2.3 | 2.4 | 15.4 | |
Playoff | TALDEA | JP | MIN | BER | TAP | ERREB | ASIS | PUNTU |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989-90 | Portland Blazers | 20 | 12.7 | 0.3 | 0.0 | 1.6 | 1.0 | 6.1 |
1991-92 | New Jersey Nets | 4 | 40.8 | 1.0 | 0.3 | 2.5 | 3.3 | 24.3 |
1992-93 | New Jersey Nets | 5 | 38,6 | 0,4 | 0,0 | 1,8 | 1,8 | 15,6 |
Guztira | 29 | 21.0 | 0.4 | 0.0 | 1.8 | 1.4 | 10.2 | |
JP: Jokatutako Partidak, MIN: Minutuak, BER: Berreskurapenak, TAP: Tapoiak,
ERREB: Erreboteak, ASIS: Asistentziak, PUNTU: Puntuak
Palmaresa
Urtea | Txapelketa | Titulua | Taldea |
---|---|---|---|
1982 | Korac Kopa | Txapeldunordea | Sibenka |
1983 | Korac kopa | Txapeldunordea | BC Sibenka |
1985 | Europako Kopa | Txapelduna | KK Cibona |
1985 | Jugoslaviako Liga | Txapelduna | KK Cibona |
1985 | Jugoslaviako Kopa | Txapelduna | KK Cibona |
1986 | Europako Kopa | Txapelduna | KK Cibona |
1986 | Jugoslaviako Liga | Txapeldunordea | KK Cibona |
1986 | Jugoslaviako Kopa | Txapelduna | KK Cibona |
1987 | Errekopa | Txapelduna | KK Cibona |
1987 | Jugoslaviako Liga | Txapeldunordea | KK Cibona |
1988 | Jugoslaviako Kopa | Txapelduna | KK Cibona |
1988 | Korac Kopa | Txapeldunordea | KK Cibona |
1989 | Errege Kopa | Txapelduna | Real Madril |
1989 | ACB Liga | Txapeldunordea | Real Madrid |
1989 | Errekopa | txapelduna | Real Madrid |
1990 | NBA | Txapeldunordea | Portland Trail Blazers |
Selekzioarekin
Urtea | Txapelketa | Lekua | Domina | Selekzioa |
---|---|---|---|---|
1982 | Gazteen Eurobasketa | Dimitrovgrad eta Haskovo, Bulgaria | Zilarra | Jugoslavia |
1983 | Unibertsiada | Edmonton, Kanada | Zilarra | Jugoslavia |
1984 | Olinpiar Jokoak | Los Angeles, AEB | Brontze | Jugoslavia |
1986 | Mundobasket | Madrid, Espainia | Brontzea | Jugoslavia |
1987 | Unibertsiada | Zagreb, Jugoslavia | Urrea | Jugoslavia |
1987 | Eurobasket | Atenas, Grezia | Brontzea | Jugoslavia |
1988 | Olinpiar Jokoak | Seul, Hego Korea | Zilarra | Jugoslavia |
1989 | Eurobasket | Zagreb, Jugoslavia | Urrea | Jugoslavia |
1990 | Mundobasket | Buenos Aires, Argentina | Urrea | Jugoslavia |
1992 | Olinpiar Jokoak | Bartzelona, Espainia | Zilarra | Kroazia |
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dražen Petrović ![]() |