Dow Jones Industrial Average

Dow Jones Industrial Average, euskaraz Dow Jones Batezbesteko Industriala, Amerikako Estatu Batuetako burtsan kotizatzen duten 30 enpresa handienen akzioen kotizazioak jasotzen dituen burtsa-indize bat da. Arrazoi historiko hutsengatik soilik darama Industriala izena, gaur egun denetariko enpresa biltzen baititu (zerbitzuak, teknologikoak, ...). Merkatu-indize ezagunena da, zaharrena delako, batetik, eta Estatu Batuetako akzio-merkatuaren indizea delako, bestetik. Merkatu horretan kotizatzen dute munduko multinazional garrantzitsuenek. Wall Street Journal egunkarian argitaratzen du. Bi kazetari estatubatuarrek sortu zituzten, Charles Dow eta Eduard Jonesek, 1882an Dow Jones & Company enpresa sortu zutenak. Horrekin batera, egun Dow Jones izena daramaten beste indize batzuk ere plazaratzen dira:

  • Dow Jones Erabilgarritasunen Batez Bestekoa, Dow Jones Utility Average (DJUA) ere deitua, gasa edo energia elektrikoa bezalako merkatuetako hamabost korporaziorik handienen titulu balioak isladatzen dituena.
  • Dow Jones Garraioen Batez Bestekoa, Dow Jones Transportation Average (DJTA) ere deitua, garraio eta banaketako hogei enpresarik handienak hartzen dituena.
  • Dow Jones Batez Besteko Konposatua, Dow Jones Composite Average (DJCA) ere deitua, aurreko hiru indizeetako kide diren 65 konpainiaren akzioen portaera neurtzen duen indizea da. Dow Jones Batez Besteko Konposatua osatzen duten enpresak, zenbait irizpideren arabera alda daitezke, baina horietako gehienak kapitalizazio handikoak dira. 65 enpresa horietatik 56k New Yorkeko burtsan operatzen dute, eta beste bederatziak NASDAQen operatzen dute.

Beste Dow Jones burtsa indize batzuk

  • Titan Globalen Dow JonesIndizea
  • Zerbitzu Publikoen Enpresen Dow JonesBatez Bestekoa
  • Kapitalizazio handiko enpresa estatubatuarren hazkuntzako Dow Jones indizea
  • Kapitalizazio handiko enpresa estatubatuarren balioaren Dow Jones indizea
  • Kapitalizazio txikiko enpresa estatubatuarren hazkuntzako Dow Jones indizea
  • Kapitalizazio txikiko enpresa estatubatuarren balioaren Dow Jones indizea
  • Wilsihire 5000 Total Market Index Dow Jones indizea
  • Jasangarritasunaren Dow Jones indizea
  • Estaldura Funtsen Dow Jones indizea.

Historia

Bere jatorria XIX. mendean du, Dow Jones & Company enpresan, The Wall Street Journal egunkariaren editorea zen Charles Henry Dowk eta Eduard Jonesek elkarsortua. Indize industriala, hasiera batean, 12 konpainiekin sortu zen, jarraian, 1916an 20ra handitu zen, eta, azkenik, 1928an, 30era, beraz, munduko burtsa indizerik antzinakoena da. Indizean berau sortu zenetik mantentzen den enpresa bakarra General Electric da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.