Dow Chemical Company
Dow Chemical Company kimikagintza sektoreko multinazional estatubatuarra da; 1897an sortu zen Michiganen eta gaur egun 52.195 langile ditu mundu osoan.
Dow Chemical Company | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, enpresa, kapital irekiko enpresa eta erakundea |
Jarduera sektorea | Industria kimikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Dow (Brasil) (en) , Dow Chemical Company (South Korea) (en) eta Dow Chemical (India) (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Jim Fitterling (en) |
Zuzendari exekutiboa | Jim Fitterling (en) |
Zuzendaritza-taldea | Ajaypal Singh Banga (en) , Jacqueline Barton, James A. Bell (en) , Richard K. Davis (en) , Mark Loughridge (en) , Jim Fitterling (en) , Samuel R. Allen (en) , Gaurdie Banister (en) , Wesley Bush (en) , Jerri DeVard (en) , Debbie Dial (en) , Jeff M. Fettig (en) , Jacqueline Hinman (en) , Luis Alberto Moreno (en) , Jill Wyant (en) eta Daniel Yohannes (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | akzio konpainia |
Jabea | DuPont (1802–2017) eta Dow Inc. |
Zeren jabe | Dow AgroSciences (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 42.951.000.000 $ (2019) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa eta Tokioko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1897 |
Sortzailea | Herbert Henry Dow (en) |
Jasotako sariak | Teknologiaren eta Berrikuntzaren Domina Nazionala Public Eye Human Rights Award (2005) : Bhopaleko istripua |
webgune ofiziala |
Euskal Herrian
Dow Chemicalek lantegi bat du Bizkaiko Leioa udalerrian. 2008ra arte, ekoizteko behar zituzten lehengai kimikoak, Bilboko portuko Udondo kaira ailegatutako ontziek ekartzen zituzten.
Bhopaleko istripua
Bhopaleko istripua 1984ko abenduaren 2tik 3ra Bhopal hirian, Madhya Pradeshen,(Indian) gertatutako hondamendi larria izan zen, non Union Carbide enpresaren planta kimikoak metil isozianatoko nahigabeko isurketa bat egin zuen segurtasun neurri faltagatik batez ere. Bhopalen 1984an bizi ziren 894.539 biztanleetatik 559.835 pertsona zuzenki isurketaren eraginpean zeuden [1],eta hauetatik 3000-15.000 inguru hil egin ziren istripua gertatu eta aste batzuen buruan, beste 100.000-200.000 pertsonek oraindik kalte larriak jasaten dituzten bitartean[2].
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Dow Chemicalen webgune ofiziala.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |