Douglas Trumbull
Douglas Hunt Trumbull (Los Angeles, 1942ko irailaren 8a - Albany, 2022ko otsailaren 7a) estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria izan zen, baita efektu berezien aitzindarietako bat ere.
Douglas Trumbull | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Los Angeles, 1942ko apirilaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Albany, 2022ko otsailaren 7a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: mesotelioma |
Familia | |
Aita | Donald Trumbull |
Hezkuntza | |
Heziketa | El Camino College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema ekoizlea, film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Los Angelesen jaio zen (AEB), 1942an, eta ia kasualitatez hasi zen zinemagintzan lanean. Izan ere, NASAren film baterako egindako ilustrazioek Stanley Kubrick eta Arthur C. Clarkeren arreta piztu zuten, eta haiei esker egin zituen lehen urratsak zinemaren alorrean. Zientzia fikziozko filmik mitikoetako bat prestatzen ari ziren orduan: 2001: A Space Odyssey (1968).[1]
Gerora, hala ere, zinemako izen handiekin lan egin zuen Trumbullek, eta hark parte hartu zuen film asko klasiko bilakatu dira: Kubricken espazioko bidaia hartaz gain, Steven Spielbergen Close Encounters of the Third Kind (1977); Ridley Scotten Blade Runner (1982); Robert Wiseren Star Trek (1979); edota Terrence Malicken The Tree of Life (2011), besteak beste.[1]
Hiru aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako, baina ez zuen inoiz saririk eskuratu. Ameriketako Estatu Batuetako Argazkilaritza Elkartearen ohorezko saria jaso zuen, hala ere, ibilbidearen aitorpen gisara. Zuzendari moduan hamahiru film egin zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.[1]
Filmografia
Film luzeak
Film laburrak
Ekoizlea
- 1972 : Silent Running
- 1973 : The Starlost
- 1980 : The Starlost: Deception
- 1983 : Brainstorm
- 1993 : In Search of the Obelisk
Erreferentziak
- «Douglas Trumbull hil da, efektu berezien aitzindaria» Berria 2021-02-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.