Double Indemnity
Double Indemnity (euskaraz Ordain Bikoitza) 1944ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Raymond Chandler eleberrigilearekin batera idatzitako film beltz bat da. 1943ko James M. Cain idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Fred MacMurray, Barbara Stanwyck eta Edward G. Robinson aktoreek antzeztu zuten.
Double Indemnity | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1944 |
Izenburua | Double Indemnity |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, flashback film (en) ![]() |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Double Indemnity (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Billy Wilder |
Gidoigilea(k) | Raymond Chandler Billy Wilder James Cain |
Antzezlea(k) | |
Fred MacMurray Barbara Stanwyck Edward G. Robinson Gig Young Porter Hall Fortunio Bonanova (en) ![]() Jean Heather (en) ![]() Richard Gaines Tom Powers Clarence Muse John Berry Raymond Chandler Bess Flowers George Magrill Teala Loring Edmund Cobb Douglas Spencer Sam McDaniel | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Buddy DeSylva |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Doane Harrison |
Ekoizpen-diseinatzailea | Hans Dreier (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miklós Rózsa |
Argazki-zuzendaria | John F. Seitz |
Jantzi-diseinatzailea | Edith Head |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Nominazioak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 17th Academy Awards (en) ![]() Barbara Stanwyck Film onenaren Oscar Saria 17th Academy Awards (en) ![]() Academy Award for Best Original Dramatic or Comedy Score (en) ![]() 17th Academy Awards (en) ![]() Miklós Rózsa Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 17th Academy Awards (en) ![]() Raymond Chandler, Billy Wilder Zuzendari onenaren Oscar Saria 17th Academy Awards (en) ![]() Billy Wilder Academy Award for Best Cinematography, Black-and-White (en) ![]() 17th Academy Awards (en) ![]() John F. Seitz Soinu onenaren Oscar Saria 17th Academy Awards (en) ![]() Loren L. Ryder (en) ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria (Paramount Pictures), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Barbara Stanwyck), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Billy Wilder eta Raymond Chandler), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (John F. Seitz), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Miklós Rózsa) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Loren L. Ryder).
Argumentua
Walter Neff (Fred MacMurray) aseguru saltzaileak Phyllis Dietrichson (Barbara Stanwyck) "femme fatale" erakargarri eta ederra ezagutu, eta elkarrekin batera Phyllisen senarra erail eta haren diruaz jabetzeko egitasmoa burutuko dute. Baina aseguruetxeko Barton Keyes (Edward G. Robinson) ikertzailea tartean sartzean dena okertzen hasiko da.
![](../I/Double-Indemnity-LIFE-1944-2.jpg.webp)
Aktoreak
- Fred MacMurray: Walter Neff
- Barbara Stanwyck: Phyllis Dietrichson
- Edward G. Robinson: Barton Keyes
- Porter Hall: Jackson jauna
- Jean Heather: Lola Dietrichson
- Tom Powers: Dietrichson jauna
- Byron Barr: Nino Zachetti
- Richard Gaines: Edward S. Norton, Jr.
- Fortunio Bonanova: Sam Garlopis, kamioi gidaria
- John Philliber: Joe Peters, igogailuko langilea
Krediturik gabe
- Raymond Chandler: liburua irakurtzen dagoen gizona (kameoa), 16. minutua eta 12. segunduan.
- Bess Flowers: Nortonen idazkaria
- Betty Farrington: Nettie, Dietrichsonen neskamea
- Teala Loring: Pacific All-Risk Insurance aseguruetxeko telefonolaria
Kanpo estekak
- Double Indemnity filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)