Dorrokoteka

Dorrokoteka, Nafarroan dagoen mendi bat da, Andiako mendilerroan dagoena. 1176 metroko garaiera du.

Dorrokoteka
Datu orokorrak
Garaiera1.176 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°51′24″N 1°59′03″W
MendikateaAndimendi
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaLizarragako mendatea
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Abiapuntuak

Lizarragako mendatetik, sarrera mugatuko bide batek, lautadak zeharkatzen ditu Goñiko Gainetarantz. Bere ezkerretara, mozketa bat dago, eskuinetara, paisaia, lasaia agertzen den bitartean, Andiako lautaden gainean olatu itxurako muino luze baten eran. Dorrokoteka da. Bere gainean, oso ezberdindurik ez dauden tontorrak daude. Garaiera gehiena, ekialdeko muturrean lortzen da. Hegoalderantz, Dorrokotekako muinoak azkarrago erortzen dira Sosako lautadaeta Ilkomarreko baltsarantz. Bide bat gerturatzen da toki hauetara Lizarragako mendateko errepidetik, tuneletik 2,5 kilometro ingurura. Ekialderago jarraituz, lurrak, garaiera handiagoak hartzen ditu. Toki hauetan zegoen Santa Kiteriaren ermita

Lizarragako mendatetik, tontorrera iristea ibilaldi lasai bat da. Ezkerretarantz tunelaren gainean dauden harrobiak uzten dituen bidea hartzen da. Bide hau gorantz eta gorantz doa eta, ondoren, lautada batetara iristen da, ezkerretara, Usabide edo Saratsa izeneko mendia utziz. Eskumatarantz altxatzen da Dorrokotekaren muinotutako paisaia. Usabide ingurua igaro eta gero, bidea uzten da, zuzenean tontorrerantz abiatzeko, tontorra mugarriz adierazita dagoelarik.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.