Dorothy Malone
Dorothy Malone (Chicago, Illinois, 1924ko urtarrilaren 30a - Dallas, Texas, 2018ko urtarrilaren 19a), sortzez Dorothy Eloise Maloney, estatubatuar antzezlea izan zen.
Dorothy Malone | |
---|---|
(1956) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1924ko urtarrilaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Dallas, 2018ko urtarrilaren 19a (93 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jacques Bergerac (1959ko ekainaren 28a - 1964ko abenduaren 8a) Robert Tomarkin (en) (1969 - 1969) Charles Huston Bell (en) (1971 - 1974) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Southern Methodist University (en) Highland Park High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Enplegatzailea(k) | Warner Bros. |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
1943an hasi zuen aktore ibilbidea. Lehenbiziko urteetan, paper txikiak antzeztu zituen, batez ere B serieko filmetan; 1946ko The Big Sleep izan zen salbuespena. 1950eko hamarkadan, ordea, irudi glamurosoa bereganatu zuen, batik bat Written on the Wind-eko (1956) rolaren ondoren. Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen film horretan egindako lanarengatik.[1]
Bizitza
Mary Dorothy Maloney 1924ko urtarrilaren 29an jaio zen Chicagon, Illinoisen, Esther Emma "Eloise" Smithen eta Robert Ignatius Maloneyren bost umeetako bat izan zen. Haren bi ahizpak poliomielitisaren konplikazioen ondorioz hil ziren.
Sei hilabete zituenean, haren familia Dallasera (Texas) joan zen bizitzera. Dallasko Ursuline Akademian, Highland Park High Schoolen, Hockaday Junior Collegen eta, geroago, Southern Methodist Universityn ikasi zuen; erizain izatea zen haren asmoa. Bestalde, oso gazterik hasi zen modelo lanetan, Neiman Marcus saltegi handian.
18 urte zituelarik, RKO Picturesek kontratatu zuen. Gildersleeve on Broadway (1943) filmean debuta egon eta gero, urte berean paper txiki bat egin zuen The Falcon and the Co-eds-en. Frank Sinatra, Michèle Morgan eta Jack Haley protagonista zituen Higher & Higher musikalean ere lan egin zuen. 1944an, kontratu garrantzitsua sinatu zuen Warner Brothersekin.
Hasierako film gehienak B serieko westernak izan ziren, maila artistiko txikikoak. Hala ere, rol gogoangarri batzuk antzeztu zituen, hala nola, liburu arraroen dendako saltzailearena, Howard Hawksek zuzendutako The Big Sleep-en (1946) eta Dean Martinekin maitemindurik dagoen emakumearena, Artists and models komedia musikalean (1955). 1956an, ilehori platino bihurtu eta neska onaren irudia alde batera utzi zuen Written on the Wind melodraman, Douglas Sirken aginduetara, eta Rock Hudson, Lauren Bacall eta Robert Stacken alboan; taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso zuen lan horrengatik.[2]
Arrakasta horren ostean, bestelako paperak eskaini zizkioten. Diana Barrymore hezurmamitu zuen Too Much, Too Soon-en, Errol Flynnen alboan, Man of a Thousand Faces-en James Cagneyrekin lan egin zuen, Henry Fonda eta Richard Widmarkekin Warlock-en, Rock Hudson eta Robert Stackekin The Tarnished Angels-en, Robert Stackekin The Last Voyage-en, eta Rock Hudsonekin berriro ere The Last Sunset-en.
Telebistarako lanek ere ospe handia eman zioten. 1964tik 1968ra, Peyton Place ABCren telesaileko protagonista izan zen, eta Irene Goodwinena egin zuen 1976ko Rich Man, Poor Man-ean. 1992an agertu zen hondarreko aldiz zineman , Basic Instinct filmean.
Bizitza pertsonala
Alderdi Demokratako kidea zen, eta Adlai Stevensonen aldeko kanpaina egin zuen 1952ko presidentziarako hauteskundeetan.
1959ko ekainaren 28an, Jacques Bergerac lapurtar aktorearekin ezkondu zen, Hong Kongen, non The Last Voyage filmatzen ari baitzen. Bi alaba izan zituzten, Mimi (1960an jaioa) eta Diane (1962an jaioa), eta 1964ko abenduaren 8an dibortziatu ziren.
1969ko apirilaren 3an, Robert Tomarkin New Yorkeko enpresaburu eta brokerrarekin ezkondu zen, Las Vegasko Silver Bells kaperan. Geroago, ezkontza baliorik gabe gelditzea lortu zuen, Tomarkin haren diruagatik bakarrik ezkondu zela argudiatu baitzuen.
1971ko urriaren 2an, Charles Huston Bell Dallasko motel kate bateko exekutiboarekin ezkondu zen; hiru urteren buruan dibortziatu ziren.
1971 aldean, Kaliforniako hegoaldetik Dallasko aldirietara eraman zituen alabak, berak haurtzaroa igaro zuen tokira, hain zuzen ere.
Filmografia
Urtea | Izenburua[3] | Rola | Oharrak |
---|---|---|---|
1943 | Gildersleeve on Broadway | Modeloa | Kredituetan agertu gabe |
1943 | The Falcon and the Co-eds | Dorothy Co-ed | Dorothy Maloney kredituetan |
1943 | Higher and Higher | Ohorezko dama | Kredituetan agertu gabe |
1944 | Seven Days Ashore | Betty – Pianista | Kredituetan agertu gabe |
1944 | Show Business | Chorine | Kredituetan agertu gabe |
1944 | Step Lively | Telefonista | Kredituetan agertu gabe |
1944 | Youth Runs Wild | Kabinako neska | Kredituetan agertu gabe |
1944 | One Mysterious Night | Eileen Daley | Kredituetan agertu gabe |
1944 | Hollywood Canteen | Junior Hostess | Kredituetan agertu gabe |
1945 | Too Young to Know | Mary | |
1946 | Janie Gets Married | Spud Lee sarjentua | |
1946 | Night and Day | Nancy | |
1946 | The Big Sleep | Acme Book Shop-eko jabea | |
1948 | To the Victor | Miriam | |
1948 | Two Guys from Texas | Joan Winston | |
1948 | One Sunday Afternoon | Amy Lind | |
1949 | Flaxy Martin | Nora Carson | |
1949 | South of St. Louis | Deborah Miller | |
1949 | Colorado Territory | Julie Ann Winslow | |
1950 | The Nevadan | Karen Galt | |
1950 | Convicted | Kay Knowland | |
1950 | The Killer That Stalked New York | Alice Lorie | |
1950 | Mrs. O'Malley and Mr. Malone | Lola Gillway | |
1951 | Saddle Legion | Dr. Ann F. Rollins | |
1951 | The Bushwackers | Cathy Sharpe | |
1952 | Torpedo Alley | Lt. Susan Peabody | |
1953 | Scared Stiff | Rosie | |
1953 | Law & Order | Jeannie | |
1953 | Jack Slade | Virginia Maria Dale | |
1953 | Omnibus | Elizabeth | "The Horn Blows at Midnight" atala |
1953 | Four Star Playhouse | Marie Roberts | "Moorings" atala |
1954 | Young at Heart | Fran Tuttle | |
1954 | Loophole | Ruthie Donovan | |
1954 | The Lone Gun | Charlotte Downing | |
1954 | Pushover | Ann Stewart | |
1954 | Private Hell 36 | Francey Farnham | |
1954 | Security Risk | Donna Weeks | |
1954 | Four Star Playhouse | Ella | "A Study in Panic" atala |
1955 | Battle Cry | Mrs. Elaine Yarborough | |
1955 | The Fast and the Furious | Connie Adair | |
1955 | Five Guns West | Shalee | |
1955 | Tall Man Riding | Corinna Ordway | |
1955 | Sincerely Yours | Linda Curtis | |
1955 | Artists and Models | Abigail 'Abby' Parker | |
1955 | At Gunpoint | Martha Wright | |
1955 | Fireside Theater | Marion Carney | "Mr. Onion" atala |
1955 | Lux Video Theatre | "The Hunted" atala | |
1955 | G.E. True Theater | Eva Balto Kelly | "The Clown" atala |
1956 | Tension at Table Rock | Lorna Miller | |
1956 | Pillars of the Sky | Calla Gaxton | |
1956 | Written on the Wind | Marylee Hadley | |
1956 | The Loretta Young Show | May Hadley | "A Ticket for May" atala |
1957 | Quantez | Chaney | |
1957 | Man of a Thousand Faces | Cleva Creighton Chaney | |
1957 | Tip on a Dead Jockey | Phyllis Tredman | |
1957 | The Tarnished Angels | LaVerne Shumann | |
1958 | Too Much, Too Soon | Diana Barrymore | |
1958 | Cimarron City | Nora Arkins | "A Respectable Girl" atala |
1959 | Warlock | Lily Dollar | |
1960 | The Last Voyage | Laurie Henderson | |
1960 | Alcoa Theatre | Ann St. Martin atala | |
1961 | The Last Sunset | Belle Breckenridge | |
1961 | Route 66 | Christina Summers | "Fly Away Home" atala |
1961 | Checkmate | Lorna Shay | "The Heat of Passion" atala |
1961 | The Dick Powell Show | Elena Shay | "Open Season" atala |
1961 | G.E. True Theater | Ellen Rogers | "A Little White Lye" atala |
1962 | Dr. Kildare | Rena Ladovan | "The Administrator" atala |
1962 | The Untouchables | Kitty Edmonds | "The Floyd Gibbons Story" atala |
1962 | G.E. True Theater | Ruth Hammond | "Somebody Please Help Me!" atala |
1963 | Beach Party | Marianne | |
1964 | The Greatest Show on Earth | Jeannie Gilbert | "Where the Wire Ends" atala |
1964 | Fate Is the Hunter | Lisa Bond | Kredituetan agertu gabe |
1964 | Arrest and Trial | Lois Janeway | "Modus Operandi" atala |
1964–1968 | Peyton Place | Constance MacKenzie Constance MacKenzie Carson |
342 atal |
1967 | Insight | Edith Stein | "The Edith Stein Story" atala |
1969 | Carnal Circuit | Vanessa Brighton | |
1969 | The Pigeon | Elaine Hagen | Telefilma |
1972 | The Bold Ones: The New Doctors | Ruth McLayne | "Is This Operation Necessary?" atala |
1973 | Ironside | Agatha Mott | "Confessions: From a Lady of the Night" atala |
1975 | The Man Who Would Not Die | Paula Stafford | |
1975 | Abduction | Mrs. Prescott | |
1976 | Ellery Queen | Carol Franklin | "The Adventure of the Electric Engineer" atala |
1976 | Rich Man, Poor Man | Irene Goodwin | "Part VII: Chapters 10" atala "Part VIII: Chapters 11 and 12" atala |
1976 | The Streets of San Francisco | Julia Desmond | "Child of Anger" atala |
1977 | Golden Rendezvous | Mrs. Skinner | |
1977 | Little Ladies of the Night | Maggie | Telefilma |
1977 | The November Plan | Dawn Archer | Telefilma |
1977 | Murder in Peyton Place | Constance MacKenzie | Telefilma |
1978 | The Hardy Boys/Nancy Drew Mysteries | Mrs. Blain | "The House on Possessed Hill" atala |
1978 | High Hopes | Mrs. Herzog | |
1978 | Vega$ | Mrs. Gardner | "Love, Laugh, and Die" atala |
1978 | Flying High | Jane | "A Hairy Yak Plays Musical Chairs Eagerly" atala |
1978 | Katie: Portrait of a Centrefold | Myrtle Cutler | Telefilma |
1979 | The Day Time Ended | Ana Williams | |
1979 | Good Luck, Miss Wyckoff | Mildred | |
1979 | Winter Kills | Emma Kegan | |
1979 | The Greatest Heroes of the Bible | Nagar | "Sodom and Gomorrah" atala |
1980 | The Littlest Hobo | Elena | "Guardian Angle" atala |
1980 | Condominium | Molly Denniver | Telefilma |
1982 | Off Your Rocker | Shelley Delaine | |
1983 | The Being | Marge Smith | |
1984 | He's Not Your Son | Dr. Sullivan | Telefilma |
1985 | Peyton Place: The Next Generation | Constance Carson | |
1987 | Descanse en Piezas/Rest in Pieces | ||
1992 | Basic Instinct | Hazel Dobkins |
Sariak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1957 | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria | Written on the Wind | Irabazlea |
Erreferentziak
- SensaCine. «Muere a los 92 años Dorothy Malone, la actriz ganadora del Oscar por 'Escrito sobre el viento'» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- The 29th Academy Awards: 1957. oscars.org (Noiz kontsultatua: 2022-5-7).
- Dorothy Malone. imdb.com (Noiz kontsultatua: 2022-5-7).