Dorothy M. Horstmann
Dorothy Millicent Horstmann Epidemiologo, birologo eta pediatra izan zen. Poliobirusak giza odol-fluxuan duen hedapenari buruz egin zituen ikerketak poliomielitisaren aurkako txertoa garatzeko oinarriak finkatzen lagundu zuen. Yaleko Medikuntza Eskolan irakasle iraunkor izendatu zuten lehen emakumea izan zen.[1]
Dorothy M. Horstmann | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Spokane (Washington), 1911ko uztailaren 2a |
Heriotza | New Haven (Connecticut), 2001eko urtarrilaren 11 (89 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn University of California, San Francisco (en) 1940) Medikuntzako doktorea |
Jarduerak | |
Jarduerak | epidemiologoa eta birologoa |
Enplegatzailea(k) | Yale School of Medicine (en) (1944 - 1982) |
Influentziak | Karl Friedrich Meyer (en) eta John R. Paul (en) |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Bizitza goiztiarra eta hezkuntza
Horstmann Spokanen, jaio zen 1911ko uztailaren 2an. 1936an lortu zuen unibertsitateko titulua, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn. Geroago, bere prestakuntza medikoa Kaliforniako Unibertsitatean egin zuen, San Frantziskon, eta 1940an lortu zuen mediku titulua. Horstmannek San Frantziskoko Ospitale Nagusian mediku egoiliar bezala zegoela, Karl Friedrich Meyer-ek emandako hitzaldiak gaixotasun infekziosoekiko interesa zion eta ondoren prestakuntza gehigarria jaso zuen Vanderbilt Unibertsitateko.Ospitalean[2]
Hasiera batean ez zen onartua izan Vanderbilteko egoitza-programan eskolako medikuntza burua zen Hugh Morganek gizonak baino ez baitzituen aukeratzen programa horretan sartzeko. Baina hilabete batzuen ondoren, Morganen gutun bat jaso zuen, bertan postuan interesatua jarraitzen al zuen galdetzen zion.Horstmannek proposamena onartu egin zuen proposamena. Hasieran oso gogorra izan bazen ere urtea arrakastaz amaitzea lortu zuen.[3]
1942an, Yale Unibertsitateko Medikuntza Eskolak kontratatu zuen Commonwealtheko Medikuntza Prebentiboaren Ataleko kide izateko. Han, barne-medikuntzan espezializatu zen, John R. Paul doktorearekin. 1944an Kaliforniako Unibertsitatean, San Frantziskon, medikuntza irakasten hasi zen. Baina urtebete geroago, Yalera itzuli zen, eta han berriro ekin zion lanari, epidemiologia eta pediatria sailetarako batera izendatu ondoren. Gainera, sortu berria den Yaleko Osasun Publikoko Eskolan sartu zen.[4][5]
Epidemiologo lana
New Havenen polio-agerraldi batean lan egin ondoren, bere ikuspegi profesionala gaixotasun infekziosoetara bideratu zen. Lan hori Joseph L. Melnick eta beste ikertzaile batzuk osatzen zuten Yale Unibertsitateko polio taldean egin zuen. Melnick-ek "epidemiologia klinikoa" deituriko ikuspegia erabili zuen Connecticut, New York, Illinois eta New Jerseyko polio-agerraldiak monitorizatzeko. Mende hartako larrienetako izan Hickory, Ipar Carolinako agerraldirako ere ikuspegi hori erabili zen.[6]
Lan egiteko modua kokaleku bakoitzeko ur hornidura eta osasun baldintzak aztertzea zen. Aldi berean, bektore izan zitezkeen intsektuak bildu eta sintomadunak zein sintomarik gabe pazienteen odol-laginak hartzen zituzten. Birusaren transmisio modua identifikatzeko ahaleginari begira egiten da hori guztia. Polioaren birusak nerbio-sisteman zuzeneko eragina zuela dioen ideia konbentzionala alde batera utzita, Horstmannek eta haren ikertzaileek, birusaren arrastoak aurkitu zituzten odol-isurian, eta, ondorioz, ondorioztatu zuten polioa garunean zehar iristen zela. Poliomielitisaren aurkako ahozko txertoa ikerketa horietan oinarrituta garatu zen, eta, 1950eko hamarkadaren amaieran, Horstmannek egiaztatu ahal izan zuen Ekialdeko Blokean egindako txerto probak eraginkorrak zirela, eta horrek atariko emaitzak berretsi zituen,hau da, txertoak funtzionatzen zuela. Horren ondoren, Estatu Batuetan txertoaren erabilera orokorra hasi zen.[6]
Polioaren txertoa garatzeagatik Nobel saria irabazi zuen John Franklin Enders doktoreak, kreditua eman zion Horstmanni, bere hitzetan, "birusa nerbio zeluletan bakarrik hazten zela uste orokorra astintzeagatik". Yaleko historialari mediko den John F. Fultonek, Dorothy Horstmannena "medikuntzaren aurkikuntza historikoa" gisa kalifikatu zuen, eta esan zuen odolean poliomielitisa nola transmititzen zen jakitea bera 1930an Yaleko Medikuntza Eskolara iritsi zenetik gertatutako guztia bezain zirraragarria izan zela eta aldi berean, industria eta irudimen zientifikoarentzat ikaragarrizko kreditua.[6][3]
Horstmann doktoreak errubeolaren birusaren epidemiologia klinikoa ere ikertu zuen. Haren lana eta jarduera erabakigarriak izan ziren gaixotasun infekzioso horren aurkako txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.[5]
1961ean, irakasle titular dotorea izan zen Yalen, eta, ondorioz, medikuntza-fakultatean postu hori hartu zuen lehen emakumea izan zen. Geroago, 1969an, epidemiologia- eta pediatria-katedra bat betetzeko izendatu zuten. Amerikako Gaixotasun Infekziosoen Elkarteko presidente ohia izan ondoren, Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten.[7][3]
Horstmann New Havenen hil zen 2001eko urtarrilaren 11n, Alzheimer gaixotasunaren konplikazioen ondorioz. Poliomielitisaren, zientziaren, hezkuntzaren eta pediatriaren arloetan aitzindari gisa egindako ekarpenek onarpen gutxi izan duten arren, denborak aurrera egin ahala aitortu egin dira, mundu erdia beldurtzen ari zen birus baten aurkako txerto eraginkor bat aurkitzeko bere ikerketetan beharrezko pistak eta gakoak eman zituen emakume bat izan baita.[8][3]
Herri-kulturan
The Woman with the Cure, Horstmannek poliomielitisaren kausen bilaketan izandako parte-hartze garrantzitsuan oinarritutako fikzio historikoko nobela bat da, Lynn Cullenek idatzi eta Berkleyk kaleratu zuen 2023an, .[9]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-07-02). «Dorothy Millicent Horstmann, viróloga» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- (Ingelesez) «Dorothy M. Horstmann» medicine.yale.edu (Noiz kontsultatua: 2023-07-28).
- (Ingelesez) BERLINER, ROBERT W.. (01/06/1982). «Introduction to the Festschrift» https://www.ncbi.nlm.nih.gov.
- (Ingelesez) Altman, Lawrence K.. (2001-01-21). Dr. Dorothy Horstmann, 89; Made Strides in Polio Research. ISSN 0362-4331..
- (Gaztelaniaz) Eulixe. (2020-03-27). «DOROTHY M. HORSTMANN: la viróloga clave en la vacuna contra la polio» Eulixe.
- (Ingelesez) Hevesi, Dennis. (2010-09-26). Robert W. McCollum, Who Studied Viral Diseases, Dies at 85. ISSN 0362-4331..
- (Ingelesez) «Women Who Inspire Us: Dr. Dorothy Horstmann | Center for Women's Health | OHSU» www.ohsu.edu.
- (Gaztelaniaz) Eulixe. (2020-03-27). «DOROTHY M. HORSTMANN: la viróloga clave en la vacuna contra la polio» Eulixe.
- (Ingelesez) «The woman with the cure | WorldCat.org» www.worldcat.org.
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingeles Wikipediako «Dorothy_M._Horstmann» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.