Dorothea Bate

Dorothea Minola Alice Bate, Dorothea Bate edo Dorothy Bate (Carmarthen, Gales, 1878ko azaroak 8 – Westcliff-on-Sea, Essex, England, 1951ko urtarrilak 13), paleontologo eta arkeozoologo galestarra izan zen. Desagertutako ugaztunen fosilak aztertzen zituen, animalien tamainaren eboluzioa ikertzeko. Aitzindaria izan zen bere lanetan eta gaur egun ere garrantzi handikoak dira. 19 urterekin, Londresko Historia Naturaleko Museoak zientzilari kontratua egiten zion lehen emakumea izan zen.

Dorothea Bate

(1934)
Bizitza
JaiotzaNapier House (en) Itzuli eta Carmarthen, 1878ko azaroaren 8a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaWestcliff-on-Sea (en) Itzuli, 1951ko urtarrilaren 13a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tronbosi koronarioa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, paleontologoa, ornitologoa, arkeologoa eta zoologoa
Lantokia(k)Historia Naturalaren Museoa eta Natural History Museum at Tring (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Historia Naturalaren Museoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian Science (en) Itzuli

Biografia

Napier House etxean jaio zen,[1] Carmarthen herrian, Carmarthenshire konderria (Gales). Bere gurasoak Henry Reginald Bate (Wexfordeko konderrian, Irlandan, jaiotakoa) polizia superintendentea eta Elizabeth Fraser Whitehill izan ziren. Ahizpa helduago bat eta neba gazteago bat zituen.[2]

Ikasketa formal gutxi egin zituen eta behin esan zuen bere hezkuntza oso denbora gutxiz moztu zuela eskola garaiak.[2]

Dorothea batek 34 urte zituela, bere nebak hanka bat apurtu zuen eta Dorotheak 18 hilabete igaro behar izan zituen gurasoak zaintzen. Hala ere, gurasoek desheredatu egin zuten, bere anaiari ondare ona emateko, emakume dirudun batekin ezkontzen zelako.[3]

Lana

1898an, 19 urterekin, Dorothea Batek lana lortu zuen Londresko Historia Naturaleko Museoan (Natural History Museum), Zoologia Sailaren, “Txorien Gelan” hegaztien azalekin lanean eta ondoren fosilak aztertzen.[4] Uste da lehen emakumea izan zela ikerlari moduan kontratatu zutena museo hartan.[1] Museo hartan egin zuen lana 50 urtez eta ornitologia, paleontologia, geologia eta anatomia lanak egin zituen. Prestatzen zituen fosilen arabera ordaintzen zioten soldata.[2]

1901an Dorothea Batek bere lehen ikerketa lana argitaratu zuen: "A short account of a bone cave in the Carboniferous limestone of the Wye Valley", Geological Magazine, Pleistozeno aroko ugaztun txikien hezurrei buruz.[2]

Urte horretan joan zen Ziprera. Han 18 hilabete egin zituen bere kontura, hezurrak aztertzera: 12 depositu berri aurkitu zituen hezurrak zituzten haitzuloetan eta haietan aurkitutako espezieetako bat Hippopotamus minor izeneko Zipreko hipopotamo nanoa.[2]

1902an, kostata lortutako Royal Society Errege Elkartearen dirulaguntza batekin, Kyrenia mendietako kobazulo batean elefante nano espezie berri bat topatu zuen eta Elephas cypriotes izendatu zuen (Royal Societyrako artikulu batean deskribatu zuena).[5][6] Zipren zegoela, hainbat ugaztun eta hegazti harrapatu zituen ikerketarako[1] eta hainbat artikulutarako gaia izan zuen: besteak beste Zipreko ''Acomys nesiotes'' karraskari endemikoa eta txepetxaren subespezie bat (Troglodytes troglodytes cypriotes).[2]

Ondoren, Mediterranio itsasoko beste irla batzuetara espedizioan joan zen: Kretara, Korsikara, Sardiniara, Maltara eta Balear Uharteetara, eta haietako historiaurreko faunari buruzko artikuluak idatzi zituen.[2] 1909an, Balear Uharteetan, desagertutako Myotragus balearicus ardien/ahuntzen familiako belarjalea aurkitu zien.[2] Kretan, Kat mesetaren ekialdean, Kretako hipopotamo nanoaren aztarnak aurkitu zituen.[7] Kretan zegoela, Minoar zibilizazioa aztertzen ari ziren eta Knossos eta beste aztarnategi arkeologiko batzuk industen ari ziren arkeologoak ezagutu zituen,[1], esate baterako, Arthur Evans.

Mallorcako Britainiar Kontsul ordeak sexualki jazarri zuenean, kritikatu egin zuen zeukan postuarekin egin behar ez zuena egiteagatik."[8]

The Daily Telegraph egunkariaren arabera, oinez edo mando gainean bidaiatzen zen, bidelapurrez betetako leku hutsak gurutzatuz eta arkausoz betetako etxoletan lo eginez; galdutako haitzuloetan aritzeko lanean, lokatzaz estalita, beti bere laginak hartzeko poltsa eta erremintekin (dinamita barne)[1].

1920 hamarkada bukaeran Palestinara bidaiatu zen Dorothea Bate. Ordurako 50 urteak hurbil zituen eta izen ona zeukan ikerlari moduan eta Dorothy Garrodek gonbidatuta joan zen. Dorothy Garrod Cambridge Unibertsitateko lehen emakume katedraduna izan zen eta Haifako indusketa baten burua zen, Britainiar gobernadore militarraren baimenez. Belenen Dorothea Batek eta Elinor Wight Gardnerrek hainbat animalia aurkitu zituzten: desagertutako elefante espezie bat, historiaurreko zaldi bat eta historiaurreko dordoka erraldoia. Era berean, animalia haiek lehen gizakiek ehizatuak izan zirela dokumentatu ahal izan zuten.[9]

1930eko hamarkadan, Dorothea Batek Dorothy Garrodek Karmel mendian indusketan aurkitutako hezurrak aztertu zituen, Goi Pleistozenoko maila ugari zituena. Agertzen ziren animalien arabera, klimaren gorabeherak aztertzeaz gain, aitzindaria izan zen geruza arkeologikoetan ageri ziren animalia hezurren lagin handi eta sistematikoak hartzen. Horrek argudio asko eman zizkion, adibidez, gizakiek ehizatutako animalien arabera, Naturan gertatzen ari ziren aldaketak ere ikertzeko aukera zegoela.[10] This work made her an early pioneer of archaeozoology, especially in the field of climatic interpretation.[4]

Dorothy Garrod arkeologoarekin ere lan egin zuen Nahal Me’aroteko kobazuloetan (indusketak 1928an hasi zituzten). Ingurune horretako fauna ikertu zuen lehen pertsona izan zen eta bere ikerketaren helburua Mediterraneoaren sortaldeko Pleistozenoko (Izotz Aroetako) animalien ingurumenaren historia ezagutzea zen. Fosilak eta giza erabilera ugariak kontuan hartuta, Karmel mendiko kobazuloetan egin zuen aitzindaria izan zen. Hainbat espezie berri deskribatu zituen eta inguru hartan Pleistozenoan exisititu zirenik ezezaguna ziren beste hainbat identifikatu zituen (haien artean hipopotamoak).[11] Faunaren bilakaera azaltzen zuen lehen kurbetako bat egin zuen. Pleistozeno Erdi aldera, haustura aurkitu zuen ugaztun zaharren eta modernoen artean. Dorothea Batek identifikatu zituen oreinaren nagusitasunetik gazelen nagusitasunera gertatutako aldaketa, landaretzan eta kliman gertatutako aldeketen ondorioz. Era berean, Izotzaroa bizi zen etxekotutako txakur (Canis lupus familiaris) bat identifikatu zuen lehena izan zen (natufiar kulturaren mailetan aurkitutako garezur bati esker). Hamarkada batzuk geroago aztarna. 1937an argitaratu zen bere lan aitzindaria,[12] Garrod eta Batek The Stone Age of Mount Carmel volume 1, part 2: Palaeontology, the Fossil Fauna of the Wady el-Mughara Caves lana argitaratu zutenean (Karmel mendian egindako indusketen intrepretazioa jasotzen zuena).[2][13]

Beste ikerketen artean, Dorothea Batek Percy R. Lowerekin ere lan egin zuen: Txinako ostruka fosilekin.[2] Aldi berean, Europako adarzabalen (Dama generokoak) neurrien propotzioak konparatu zituen gazelekin (Gazella generokoak).[4]

Azken urteak, heriotza eta ondarea

Arkeologo eta antropologo ugarik zuten konfiantza fosildutako hezurrak identifikatzeko bere jakiturian: esate baterako Louis Leakeyk, Charles McBurneyk, eta John Desmond Clarkek.[2]

Bigarren Mundu Gerran, Dorothea Bate Londresko Historia Naturaleko Museoaren Geologia Sailetik Zoologiakora aldatu zuten (Tringen zegoena) eta 1948, 70 urte bete aurretxoan, Zoologiako Sail hartako arduradun izendatu zuten.[2]

Minbizia zeukan eta 1951ko urtarrilaren 13an hil zen bihotzekoak jota. Kristau Zientziaren sinismenen jarraitzailea zenez, bere gorpua erre egin zuten eta, zoritxarrez, bere dokumentu pertsonalak bere etxeko zoritxarreko sute batean erre ziren, bera hil eta guxtira.[4] Bere Tringeko bulegoko mahaian 'idazteko artikuluen' zerrenda zeukan: azken elementua zisnearen kantua zen.[2]

2005an, Dorothea Baten irudia egin zuten Londresko Historia Naturalaren Museoan, erakusleihoetan ikerlarie zagunen irudiak jartzeko proiektuaren barne. Beste ikerlari ezagunen artean dago: Carl Linnaeus, Mary Anning, eta William Smith. Ikerlari hauen bizitza eta aurkikuntzen istorioak kontatzen dituzte.[4]

Discovering Dorothea: the Life of the Pioneering Fossil-Hunter Dorothea Bate izeneko biografian, Karolyn Shindler egileak Dorothea Bate pertsona ausart eta azkar gisa azaltzen du.[4][2]

Argitaratutako lan hautatuak

  • A short account of a bone cave in the Carboniferous limestone of the Wye valley, Geological Magazine, serie berria, 4. hamarkada, 8 (1901), 101–106.
  • Preliminary Note on the Discovery of a Pigmy Elephant in the Pleistocene of Cyprus (1902–1903)[5]
  • Further Note on the Remains of Elephas cypriotes from a Cave-Deposit in Cyprus (1905)[14]
  • On Elephant Remains from Crete, with Description of Elephas creticus (1907)[15]
  • Excavation of a Mousterian rock-shelter at Devil's Tower, Gibraltar (with Dorothy Garrod, L. H. D. Buxton, and G. M. Smith, 1928)[16]
  • A Note on the Fauna of the Athlit Caves (1932)[17]
  • The Stone Age of Mount Carmel, volume 1, part 2: Palaeontology, the Fossil Fauna of the Wady el-Mughara Caves (with Professor Dorothy Garrod, 1937)[13]

Ohore eta sariak

  • 1940: Londresko Elkarte Geologikoaren Wollaston Fund saria Geological Society[18]
  • 1940: Londresko Elkarte Geologikoaren kide izendatua izan zen[19]
  • 2017-12-06: jaio zen lekuan Carmarthen Civic Society elkarteak plaka urdin bat jarri zuen.[20]

Erretratua

Dorothea Baten akuarela bat dago, gazte zela, bere ahizpak margotua. Gaur egun, Londresko Historia Naturaleko Museoan dago.[2]

Erreferentziak

  1. «Making no bones about hunting fossils» Telegraph.
  2. Shindler, Karolyn: Bate, Dorothea Minola Alice (1878–1951), palaeontologist. In Dictionary of National Biography online (ikusia 2007-11-23)
  3. Fara, Patricia. (2018). A lab of one's own. Oxford University Press, 333 or. ISBN 9780198794981..
  4. Review by Miles Russell of Discovering Dorothea: the Life of the Pioneering Fossil-Hunter Dorothea Bate by Karolyn Shindler at ucl.ac.uk (ikusia 2007-11-23)
  5. Bate, Dorothy M. A. (1902-1903): Preliminary Note on the Discovery of a Pigmy Elephant in the Pleistocene of Cyprus in Proceedings of the Royal Society of London, 71, 498–500.
  6. Dorothea Bate, Cyprus work diary 1901–02, 3 liburuki, Natural History Museum museoaren Lurreko zientzien liburutegia, Paleontologiako eskuizkribuak.
  7. Evans, Arthur (1925): The Early Nilotic, Libyan and Egyptian Relations with Minoan Crete in The Journal of the Royal Anthropological Institute of Great Britain and Ireland, 55 (Jul. – Dec. 1925), 199–228.
  8. Shindler, Karolyn (2005): Discovering Dorothea: the Life of the Pioneering Fossil-Hunter Dorothea Bate. Londres, Natural history Museum. 978-0565094379.
  9. Blincoe, Nicholas. (2017). Bethlehem: Biography of a Town. Hachette UK, 20-21 or. ISBN 9781472128638...
  10. Davis, Simon J. M. (2012). The Archaeology of Animals. Routledge, 62 or. ISBN 9781135106591..
  11. Hass, Georg (1953): On the Occurrence of Hippopotamus in the Iron Age of the Coastal Area of Israel (Tell Qasileh) In Bulletin of the American Schools of Oriental Research, 132, 30–34.
  12. Bones and Identity: Zooarchaeological Approaches to Reconstructing Social and Cultural Landscapes in Southwest Asia. Oxbow Books ISBN 9781785701733..
  13. Garrod, D. A. ; Bate, D. M. A. (ed.) (1937), The Stone Age of Mount Carmel, Volume 1: Excavations at the Wady El-Mughara, Oxford, Clarendon Press.
  14. Dorothea M. A. Bate (1905): ’’Further Note on the Remains of Elephas cypriotes from a Cave-Deposit in Cyprus’’ In Philosophical Transactions of the Royal Society of London, Series B, Containing Papers of a Biological Character, 197, 347–360.
  15. Bate, D.M.A. (1907): On Elephant Remains from Crete, with Description of Elephas creticus sp.n. Proc. zool. Soc. London, 238–250.
  16. Garrod, D. A. E., Buxton, L. H. D., Elliot Smith, G. & Bate, D. M. A. (1928) Excavation of a Mousterian Rock-shelter at Devil's Tower, Gibraltar in Journal of the Royal Anthropological Institute 58, 91–113.
  17. Dorothea M. A. Bate (1923): A Note on the Fauna of the Athlit Caves In The Journal of the Royal Anthropological Institute of Great Britain and Ireland, 62 (Jul. – Dec. 1932), 277–279.
  18. Wollaston Fund. Award Winners Since 1831. The Geological Society of London. .
  19. «"Dorothea Bate: Carmarthen scientist gets blue plaque"» BBC News.
  20. "Pioneering scientist Dorothea Bate receives blue plaque recognition | Natural History Museum". In Natural History Museum.. (Noiz kontsultatua: 2017-12-08).

Bibliografia

  • Shindler, Karolyn (2005): Discovering Dorothea: the Life of the Pioneering Fossil-Hunter Dorothea Bate, Londres: Harper Collins, ISBN 0-00-257138-2.
  • Miss D. M. A. Bate (Obituary) in Nature, 167: 301–302.
  • Miss Dorothea Bate, obituarioa The Times, 1951-01-23.
  • Nicholas, Anna (2009): Goats from a Small Island London: Summersdale, ISBN 978-1-84024-760-2

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.