Dornocheko gaztelua
Dornocheko gaztelua (ingelesez: Dornoch Castle) Eskoziako Highland eskualdearen iparraldean kokatzen den gaztelua da, Dornoch herrian.
Dornocheko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Koordenatuak | 57°52′47″N 4°01′48″W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
LB24636 | |
Historia
1500 urtearen inguruan eraiki zuen Caithnesseko apezpikuak eta 1557an John Gordon Sutherlandeko Earlari eman zion baina 1570an McKay eta Murray leinuen arteko borrokan suntsitua gelditu zen. Gaztelua berreraiki egin zuten dorre bat gehituz.
XVIII menderako egoera txarrean zegoen eta 1813-14 urteetan berriztu egin zuten. Eskola izan zen, ondoren gartzela eta 1860tik aurrera epaitegia. 1880 urtean aldaketa batzuk egin zitzaizkion, hego-mendebaldeko blokeari altuera handitu eta ekialdean hiru solairutako dorrea gehitu besteak beste. 1947an luxuzko hotel bihurtu zuten.
Iruditegia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.