Dorida (Asia Txikia)
Dorida (antzinako grekoz, ἡ Δωρίς) antzinateko eskualde txiki bat da, doriarrena zena.
Plinio Zaharrak (v. 28) Caria mediae Doridi circumfunditur ad mare utroque latere ambiens (Dorida bazter guztietatik Kariak inguratua da, itsasoaren aldetik izan ezik) esan zuen. Ptolomeok (v. 2), berriz, Asiako eskualdea zela zioen, Halikarnaso, Keramos eta Knido hiri nagusiak zituena. Beste idazleek, eskualdea aipatzean, doriarren lurraldea esaten dute, izen berezirik eman gabe.
Kanpo estekak
Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.