Dora Serrano
Dora Serrano Serrano (Cedillo el Condado, Toledo, 1916ko abenduaren 27a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2013ko azaroaren 1a) militante komunista izan zen.
Dora Serrano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cedillo del Condado, 1916ko abenduaren 27a |
Heriotza | Iruñea, 2013ko azaroaren 1a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa |
Kidetza | Espainiako Alderdi Komunista Langile Komisioak Nazioarteko Laguntza Gorria Gazteria Sozialista Bateratuak |
Ibilbidea
Dora Serrano nekazarien familia ugari errepublikazale batean jaio zen Cedillo el Condado herrian. 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondoren, tropa matxinoak inguruko herrietara hurbildu ahala, familia osoa Madrilera joan zen.
Gerrako urte haietan, Dora Errepublikako Armamentu Idazkariordetzan aritu zen lanean (1937), zehazki arma-fabrika batean, eta Espainiako Alderdi Komunistann, Sobietar Batasunaren Adiskideak -etan, Nazioarteko Sorospen Gorrian eta Gazteria Sozialista Bateratuak -en afiliatu zen. Gerra amaitzean atxilotu zuten, bere familiako hainbat kiderekin batera. Bere aita eta anaia epaitu zituzten epaiketa sumarisimoan, eta hainbat urtez espetxeratu zituzten, eta Dora Las Ventas-eko emakumeen kartzelan egon zen hainbat hilabetez. 1939an atera zen espetxetik.[1]
1940ko hamarkadan Iruñeara joan zen bizitzera, bere ahizpa bat bizi zen bertan, eta janari-denda txiki bat ireki zuen Descalzos kalean. Nafarroako hiriburuan bertan, sortzen ari zen PCEren erakunde hasiberriarekin harremanetan jarri zen. Erakunde horretan, besteak beste, Fernando Gómez Urrutia zegoen, bere lehen senarra izango zena (1961ean hil zen arte), eta Jesús Monzonen koinatua eta laguna zen. Talde komunista osatzen zuten kideak 1943ko abuztuaren 23an atxilotu zituzten, eta Madrilgo Poliziaren Zuzendaritza Nagusira eraman zuten.[2]
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten Dora Serranori, nahiz eta ezin izan zen haren aurkako ezer frogatu. Franco hil ondoren, Dora Serranok PCErekin lotu zen berriro, eta legeztatu ondoren militante aktiboenetako bat bihurtu zen. Iruñeko udal hauteskundeetan parte hartu zuen 1979an. 1980an onik atera zen Iruñeko PCEren egoitzarn aurka jarritako bonbaren eztandatik[3].
Omenaldiak
- 1992an, Nafarroako CCOO sindikatuaren V. Biltzarrean, omenaldia eskaini zitzaien Jacinto Otxoari eta Dora Serranori.
- 2024an Iruñeko Udalak erabaki zuen Frankismoak errepresaliatutako 10 emakumeren izena jartzea Hego Txantreako kale eta plazei: Dora Serrano Serrano, Julia Bea Soto, Julia Fernández Zabaleta, Aurora Gómez Urrutia ; Mª Luisa Elío Bernal; Josefina Guerendiain Caro; Nemesia Baztán Turrau; Ramona Zapatero Zapatel; Matilde Huici Navaz eta Mª Carmen Húder Carlosena.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Perez Ibarrola, Nerea. (2021). «Ilusión y supervivencia. Vida y compromiso de Dora Serrano» Nuestra Historia 12: 309-315. ISSN 2529-9808..
- (Gaztelaniaz) l.c. (2013-11-03). «Fallece a los 96 años Dora Serrano, histórica activista del Partido Comunista en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- (Gaztelaniaz) «Fallece Dora Serrano, histórica militante de las JSU y PCE-EPK» www.gaztekomunistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-02-19). «Diez represaliadas por el franquismo nombrarán calles en la Txantrea» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).