Dora Salazar

Dora Salazar Romo (Altsasu, Nafarroa Garaia, 1963) artista plastikoa da. Artegintzaren beste esparru batzuk ere (pintura, marrazkiak, liburuetako ilustrazioak…) jorratu arren, eskulturagintzan dihardu gehienbat.

Dora Salazar

Bizitza
JaiotzaAltsasu, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista
Lantokia(k)Bilbo eta Altsasu

Biografia

1981-1986 urteetan egin zituen ikasketak EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta 1986tik 1989ra Eskulturako doktoregoa egin zuen.

Bilbon bizi da eta bertan du estudioa. Lehen Altsasun zuen estudioa. Bere obran, beste gai askoren artean, pisu berezia dute emakumearen inguruko gaiek. Hala ageri da, esate baterako, 1995eko Corsés eskultura-sailean edota Caja de música erakusketan. 2000. urtean, Euskadiko Kutxaren eta Donostiako Artco galeriaren eskutik, Recorridos izeneko liburua eman zuen argitara. Lan horretan, Dora Salazarrek egindako 51 marrazkiren eta Bernardo Atxagaren testuen bidez, Donostiari buruzko hausnarketa egiten da.

Emakumearen bidean, zapalkuntzaren ideiatik, kortsearenetik ezberdina den ideia bat bilatzen saiatzen naiz. Beste bide posible batzuk bilatzen ditut, kontatzeko beste bide batzuk. (Dora salazar)[1]

Erakusketak

Erakusketak antolatu ditu munduko hainbat hiritan: Paris, Berlin, Ohio, Erroma, Madril, Bartzelona, Valentzia... Erakusketa anitzetan ez ezik, Dora Salazarren obra hainbat tokitan dago ikusgai: Nafarroako eta Arabako Artium Arte Ederretako Museoetan, Bizkaiko Batzar Nagusietan, Zarauzko Itsas Pasealekuan Serie Estructura Forma lan saritua eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

2021ean Bilboko Uribitarte pasealekuan bere eskultura multzo batek Bilboko itsasadarraren ondoko emakume zirgariak omendu ditu.[2] Bi metro baino gehiagoko lau irudik osatzen dute multzoa eta duela mende bat zirgariek egiten zuten eremu berean kokatu ziren. [3]

  • 2019 Ozeana erakusketa Donostiako Itsas-museoan. Donostian bizi zela, 1998an sortu zuen “Acuática” serieko bi obra aurkeztu zituen: Mascarón de proa. Kobre, altzairu eta argiazkoa eta Cola de sirena, altzairu, burdina eta kobrezkoa.[7]

Sariak

Sari ugari eskuratu ditu:[8]

  • 1987. Bizkaiko artea. Eskulturako bigarren saria.
  • 1989. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
  • 1990: "Gure Artea", eskulturari emandako lehen saria
  • 1990. Bizkaiko artea. Eskulturako accesita.
  • 1992: Europistas eskultura lehiaketako bigarren saria.
  • 1995: Luxenburgoko Gazteriaren Ministerioaren Saria. Prix du Ministére de la Jeuneusse,
  • 1997: Zarauzko Itsas Pasealekua eskulturaz hornitzeko deitu zen lehiaketako 1. saria.

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. Irazu, Ainhoa. «Dora Salazar, elkarrizketa: "No me gusta la idea del arte por el arte. Me gusta contar cosas"» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-23).
  2. Larrinaga, Zihara Jainaga. «Isildutako oroimenetik tiraka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  3. www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  4. «Womanology. José Ramón Prieto bilduma | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  5. Aristondo, Amaia Igartua. «'Womanology' erakusketa: emakumeen soaren balioa» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  6. «"Womanology"k emakume artisten obra aldarrikatuko du Bilboko Arte Ederren Museoan» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-29 (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  7. Gipuzkoako Foru Aldundia. (2019-O7-04). «Itsasoari lotutako eskulturen talde-rakusketa, Euskal Itsas Museoan» Gipuzkoako Foru Aldundia. Aktualitatea (Noiz kontsultatua: 2019-09-15).
  8. (Gaztelaniaz) Irazu, Ainhoa. «Dora Salazar, escultora- "No me gusta la idea del arte por el arte. Me gusta contar cosas"» (html) euskonews&media (Noiz kontsultatua: 2019-09-15).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dora Salazar
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.