Dora María Téllez

Dora María Téllez Argüello ( Matagalpa, Nikaragua, 1955eko azaroaren 21a ), 2 Komandantea bezala ere ezaguna, historialari, politikari eta komandante gerrilari nikaraguarra da. Egun, El Chipote izeneko espetxean dago atxiloturik, preso politikoa izanik.

Dora María Téllez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDora María Téllez Argüello
JaiotzaMatagalpa, 1955eko azaroaren 21a (68 urte)
Herrialdea Nikaragua  2023)
 Espainia  (2023 -
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, partisanoa eta historialaria
Jasotako sariak
KidetzaNazio Askapenerako Fronte Sandinista
Izengoitia(k)Comandante 2
Zerbitzu militarra
Graduakomandante
Parte hartutako gatazkakIraultza Sandinista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaUnión Democrática Renovadora (en) Itzuli

doramariatellez.blogspot.com.es
Twitter: DoraMTellez Edit the value on Wikidata

Biografia

Medikuntza ikasi zuen Askapen Nazionalerako Fronte Sandinistarekin bat egin aurretik, non "Rigoberto López Pérez" Mendebaldeko Fronteko komandante postua lortu zuen.

Mexikon denbora bat egon eta gero, 1976an Kuban egon zen entrenamendu militarra jasotzen eta ondoren Nikaraguara bueltatu zen.[1]

1978ko abuztuaren 22ko operazioan, Chanchera Operazioa izenekoan, hirugarren postuan egon zen, non, Edén Pastora eta Hugo Torresekin batera, Managuako Jauregi Nazionalaren hartzea zuzendu zuen, ekintza honekin, Anastasio Somozaren gobernua, preso zeuden 50 sandinistak askatzera behartu zelarik. 1979an León hiria hartu zuen, sandinisten eskuetan erori zen lehena, Somozista diktaduraren aurkako azken erasoaldian. Somozaren dikaduraren aurka egin zuen lana zela eta, George W. Bush-ek sarrera ukatu zion 2005ean, Harvardeko Unibertsitateak egindako gonbidapen baten harira. Izan ere, Amerikako Estatu Batuek Somozaren diktadura babestu zuten, eta sandinistek gobernutik botatzea lortu zutenean Contra izeneko hamar urteko ofentsiba hasi zuten.[2]

Estatu Kontseiluko presidenteordea, 1979tik 1990. urte artean Osasun Ministroa izan zen, baita diputatua ere, eta genero ikuspegia txertatzen aurrekari izan zen.

1995ean Movimiento Renovador Sandinistaren (MRS) sortzailea izan zen, Gioconda Bellirekin batera,[2] "Sandinismoaren, demokraziaren eta justizia sozialaren benetako balioak aldarrikatuko zituen" indar politiko berri bat sortzeko helburuarekin.

2008an gose-greba abiatu zuen Hauteskundeen Kontseilu Nagusiaren inguruan Daniel Ortegak bere alderdi politikoari, MRS, hauteskundeetan parte-hatzea ukatu zuenean. Ondoren, alderdia Unión Democráctica Nicaraguense (Unamos) izendatzera pasa zen.[3][4]

2021 ekainaren 13tik Dora Téllez El Chipote izeneko espetxean dago, Managuan, Daniel Ortegaren gobernuaren kontra konspirazio karguak leporatuta.[5] Espetxea, tortura zentroa dela salatu dute giza eskubideen aldeko hainab elkartek.[3]

2022. urtean, bere aurkako epaiketa zuzetzen duen epailea, Angel Jancarlos Fernandez Gonzalez, Engel Zerrendan sartu zuen Amerikaetako Estatu Batuak, hau da, Aktore Ustelen eta Anti Demokratikoen Zerrenda, Estatu Batuen eta Ipar Triangeluaren arteko Konpromiso Sendotuaren Legearen 353. atalaren barruan, kasuan aurkari politikoen kontrako kargu faltsuak ekoizteagatik.[6]

Obra

Historialari gisa, hainbat lan argirataratu zituen eta ikerketa talde desberdinekin aritu zen, besteak beste, Nitlapan eta IHNCA – UCA.[7]

  • Muera la gobierna: colonización en Matagalpa y Jinotega 1820-1890 (URACAN, 1999).[8]
  • Democracia y seguridad ciudadana: sistema de justicia penal-Nicaragua (Coordinadora Regional de Investigaciones Económicas y Sociales, 1999).[9]

Sariak eta Aitortzak

2022. urtean Parisko Sorbona Unibertsitateak, Frantziako Kanpo Harremanen Ministerioaren onespenarekin honoris causa sariarekin Dora Téllezeri politikan zein zientzian egin dituen ekarpenak zein bere konpromesu soziala aitortu dizkio.[10]

2022an ere bai, giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik hiru lurraldetako Eusko Jaurlaritzak René Cassin Saria eman zioten.[11]

Ikusi ere

Gioconda Belli

Erreferentziak

  1. «Dora María Téllez, la comandante guerrillera que desafió a Ortega» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  2. (Gaztelaniaz) Carlin, John. (2005-03-15). «Antes ministra, hoy "terrorista"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  3. (Gaztelaniaz) «Declaran culpable de conspiración a la emblemática exguerrillera sandinista Dora María Téllez» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  4. (Gaztelaniaz) «Quién es Dora María Téllez, figura clave de la Revolución Sandinista y detenida junto a otros opositores en Nicaragua» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Dora María Téllez, una víctima por la que AMLO podría interceder» www.proceso.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  6. (Ingelesez) «Section 353 Corrupt and Undemocratic Actors Report» United States Department of State (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  7. «Dora María Téllez, la subversión de la feminidad somocista» Ameco Press 2021-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  8. (Gaztelaniaz) Argüello, Dora María Téllez. (1999). Muera la gobierna!: colonización en Matagalpa y Jinotega (1820-1890). Universidad de las Regiones Autómas de la Costa Caribe Nicaragüense (URACCAN) (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  9. (Gaztelaniaz) Argüello, Dora María Téllez. (1999). Democracia y seguridad ciudadana: sistema de justicia penal-Nicaragua. Coordinadora Regional de Investigaciones Económicas y Sociales ISBN 978-99924-31-04-7. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  10. (Gaztelaniaz) Maldonado, Carlos Salinas. (2022-06-16). «Un ‘honoris causa’ francés para Dora María Téllez, la exguerrillera sandinista encarcelada por Daniel Ortega» El País (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  11. https://www.diariovasco.com/sociedad/dora-maria-tellez-20221205110735-nt.html

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.