Doolin
Doolin (irlanderaz Dúlainn) Irlandako Errepublikako Clareko konderrian dagoen kostaldeko udalerria da. Ongi irabazitako Irlandako musika herrikoiaren hiriburu nagusi ezizena du, musika mota honen gune garrantzitsua izateko ospea duelarik, horrek sonako turismogune bilakatzen du, bertan musika emanaldiak eskeintzen diren hiru pub edo taberna daudelarik. Lisdoonvarna udalerriarekin muga egiten du. Hortaz gain, aztarnategi arkeologikoak ere baditu, horietako asko Burdin Arokoak diralarik. Doonagore gaztelua eta Ballinalacken gaztelua udalerri honetako eremuaren barnean kokatzen dira.
Doolin Dúlainn | |
---|---|
giza kokalekua | |
Doolin udalerriko Fishers Street kalea. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Herrialdea Lurralde Historikoa Konderria | Irlandako Errepublika Munster Clareko konderria |
Posta kodea | CL |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°01′05″N 9°22′37″W |
Altuera | 20 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
http://www.doolin-tourism.com/ http://www.doolin-tourism.com/ |
Amenities
Doolin udalerria bertatik ederki asko ikus daitezkeen Aran uharteetara doazten ferryen portua duen Galway badiako hiru udalerrietako bat da (besteak Galway hiria eta badia horretako ipar-mendebaldean dagoen Rossaveal udalerria dira). Hortaz gain, Doolin udalerria Cliffs of Moher itsaslabar ospetsuetatik oso hurbil dago, Galway eta Limerick/Ennistik Cliffs of Moherrera doazen bi autobus lineak udalerri honetan geltokia dute. Eremu hau the Burren eskualdearen ipar-mendebaldean kokatzen da.
Aille River ibaia the Burren ekualdeko muinoak zeharkatuz Doolin udalerrira jeitsi eta han itsasoratu egiten da. Crab Island uharte txikia Doolin Harbor badiatik gertu dago.
Auzoak
Doolin udalerria badiaren inguruan zehar hiru zatitan banatzen da:
- "The Harbour", Aran uharteak eta Cliffs of Moherrera doazen itsasontziak eta autobusak hemendik atera ohi dira. Hemendik hurbil akanpaleku on bat ere bada.
- "Fisher Street" kalea, bertan O'Connor's Pub taberna dago.
- "Fitz's Cross", bertan ostatua, akanpalekua, bi hotel berri eta beste taberna berri bat daude (azken hiruak 2006/2006 sasoian irekiak).
- "Roadford", bertan McGann's Pub eta Mc Dermott's Pub tabernak, hiru jatetxe, bi ostatu eta B&B (Bed & Breakfast) ugari daude.
Tabernak
Udalerriak hiru pub edo taberna ospetsu ditu: Gus O'Connor's, McDermott's eta McGann's. Urtero ospatu ohi den Micho Russell Festival Weekend musika zeltiar edo herrikoiaren jaialdia hiru taberna hauetan burutzen da, otsailaren azken ostiralean hasi ohi delarik. Laugarren taberna Fitzpatrick Pub da, udalerriaren muga-mugan dagoelarik.
- Gus O'Connor's taberna, Doolin, Irlanda. 1832an sortutako taberna.
- McDermott's taberna, Doolin, Irlanda. 1867an sortutako taberna.
- McGann's, Doolin, Irlanda. 1976an sortutako taberna.
Doolin leizea
1952an Doolin Cave leizean Estalaktita Handia deritzona topatu zuten. Luzeraz 7,3 metro (23 oin) ditu, horrek ipar hermisferioko estalaktita ezagunen artean luzeena bihurtzen du. Doolin leizea ingeles mehatzariek Burrengo kareharrian zehar doazen lurpeko ibaiak esploratzen ari ziren bitartean deskubritu zituzten. Doolin Cave leizea modu ekologikoan ustiatuta dago, bertaratzeko bisitarien kopurua mugatua delarik.
- Doolin Cave leizeko Estalaktita Handia.
- Doolin Cave leizerako sarrera.
Jendea
Musikari askok Doolinekin lotura estua dute, asko udalerrian noizbait bizi edo bertako tabernetan musika saioak eskaini izan dituzte, horien artean hauek daude: Micho Russell eta bere anaiak ziren Packie eta Gussie, Sharon Shannon, Davy Spillane, Eoin O'Neill, Niall Sheedy, The Waterboys taldeko Steve Wickham eta Michel Bonamie.
Herri kultura
Doolin udalerria PlayStation 3rako Folklore bideo-jokoaren kokalekua da. Bideo-joko honen argudioaren arabera, Netherworld, heriotzaren mundurako sarrera munduko leku honetatik besteri ezin liteke egin, hots, kostaldeko Doolin udalerria.
Kanpo estekak
- Doolingo turismo webgunea (Ingelesez)
- Doolingo historia eta turismo informazioa (Ingelesez)
- Doolin udalerriari buruzko bideoa ikusgai. 4:40 minutu.
- Doolin udalerriari buruzko bideoa ikusgai. 2:56 minutu.
- Gus O'Connor's Pub tabernaren webgunea (Ingelesez)
- Mc Gann's Pub tabernaren webgunea (Ingelesez)
- Mc Dermott's Pub tabernaren webgunea (Ingelesez)
- Doolin Cave leizearen webgunea (Ingelesez)
- Doolingo Kostaldeko Goardia Unitatea (Ingelesez)