Donostiako udaletxea
Donostiako udaletxea Donostiako Udalaren egoitza da eta Kontxako badia eta Klub Nautikoaren aldamenean dago, Parte Zaharra, Donostiako portua eta Alderdi Ederreko lorategiaren artean. Eraikina, hasieran, Donostiako Kasinoa izan zen.
Donostiako udaletxea | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′18″N 1°59′09″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIX. mendea - |
Inaugurazioa | 1887ko uztailaren 1a |
Jabea | Donostiako Udala |
Erabiltzailea | Donostiako Udala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Adolfo Morales de los Ríos (en) ![]() Luis Aladrén |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005101 |
38 | |
Kontaktua | |
Helbidea | Ijentea, 1 |
Kokapena
Eraikina Donostiako Alderdi Eder lorategietan dago. Bere inauguraziora Maria Kristina Austriakoa joan zen. Klub Nautikotik hurbil da.
Bilakaera historikoa
Eraikinak erabilera ugari izan ditu historian zehar.
Gran Casino
Turismogunea
1928ko apirilaren 14an, eraikin horretan turismogunea irekitzea erabaki zuten. Geroago, horti gertu dagoen Maria Kristina hotelera lekualdatu zuten erakundea.
Udala
Udaletxea 1947ko urtarrilaren 20an lekualdatu zuten eraikin honetara.
Aurrekari historikoak
Gran Casino eraikina Udalaren jabetzara bueltatu behar zen, sortu zenetik 70 urte igaro zirelako. Horretarako, 1937an, Udala bihurtze-lanak kudeatzen hasi zen Sociedad de Fomentorekin; Luis Gaytán de Ayala zen orduan Casino elkartearen lehendakaria. 1943an, Aldai eta Arizmendi arkitektoek lehenbiziko proiektua aldatu, eta kasino izandakoa udaletxe bihurtu zuten. Ordura arte, Konstituzio plazan egon zen udaletxea (Parte Zaharra), gaur egun udal-liburutegia dagoen lekuan.[1]
Gaur egun
Egungo osaera, 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeen ondotik:
Donostiako Udalbatza | ||||
Izena | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)) | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Irabazi Donostia |
Iruditegia
- Aurrealdea Alderdi Eder parketik ikusia.
- Kontxako hondartzatik ikusia.
- Barnealdea.
- Hegoaldea.
Erreferentziak
- Historia de los casinos de San Sebastián. Siglos XIX y XX: Centenario de la construcción del Gran Casino de San Sebastián 1887-1987. , 175-183 or..