Donostiako portua
Donostiako portua Gipuzkoako hiri horretako portua da. Donostiako Parte Zaharrean dago, Urgull mendiaren oinean. Donostiako udaletxearen, Klub Nautikoaren eta Aquariumaren artean hedatzen da.
Donostiako portua | |
---|---|
Donostiako portua, Urgull mendia, Jesusen Bihotzaren irudia eta Urgulleko gaztelua, 2002ko irudia. | |
Hiria | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hiria | Donostia (Parte Zaharra) |
Koordenadak | 43°19′21″N 1°59′19″W |
Datuak | |
Irekia | Erdi Aroa |
Kudeatzailea | Donostiako Kirol Portua |
Jabea | Donostiako Udala |
Mota | Arrantza, kirola |
Portuaren azalera | 1 km² |
Amarralekuak | 375 |
Luzera (gehienez) | 14 m. |
Zingoa (gutxienez) | 1 m. |
Irratia | VHF 9 - 12 |
Donostiak 2004an 19 itsasontzi zeuzkan itsasbazterreko arrantzarako; eta 2009an, 13. Harrapaketei dagokienez, 2000. urtean 955.000 kilo arrain inguru bildu zuten kaian eta 2009an aldiz 913.000.
Inguruko eraikinak
XIX. menderaino debekatuta zegoen bertan etxebizitza-erakinik egitea, gauean harresi barrura erretiratu beharra baitzegoen legez. Alabaina, baimena eman ondoren, gaur egun ezagutzen ditugun etxeak egin ziren. Bertako etxabeetako sotoetan daude arrantzale-sotoak (eta hainbat jatetxe, gaur egun), baita Kaimingaintxo inguruko eraikuntzaren sotoetan ere. Kaiarribako sotoetan, berriz, Donostiako arraunketa eta ur-kiroletako taldeen sotoak daude (Gurutze Gorriaren postua ere bai).
Era berean, portuan honako eraikinak ere badaude: Donostiako Aquariuma, Euskal Itsas Museoa (antzinako Kontsuletxearen edo Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren egoitza, garai batean donostiarrek Torrea izenez ezagututako eraikina), Arrantzaleen Lonja, San Pedro Apostoluaren kapera eta Aita Mariren omenezko monumentua. Donostiako Parte Zaharreko etxeekin mugan, antzinako harresietatik zutik geratzen den horma zati bakarra ageri da.
Atalak
Erdiko moila
Donostiako portuko moiletako bat da Erdiko Moila, Portaleta parean sortzen da eta Kaiarriba alderantz luzatzen da. 1976 aldera azken 30 metroak kendu zitzaizkion. Gaur egun erdian egonagatik, garai batean kanpokoa zen, harik eta 1860 inguruan Moila Berria egin zen arte (gaur egun Klub Nautikotik Kaiarriba aldera doana, alegia).
- Donostiako portua.
- Donostiako portua gaur egun.
- Donostiako portua 1890an.
- Lekeitioko arratzaleak Donostiako portuan, 1917an.
Estropadak
Urtero irailean Kontxako badian Kontxako Bandera izeneko estropada lehiaketa ezaguna ospatu ohi da. Horretarako portu honetan lehian dauden herri bakoitzeko zaletuak pilatu eta bertatik ontzi lehiatzaileak itsasoratu ohi dira.
Eraikinak
- San Pedro Apostuluaren kapera
- Aita Mariren monumentua
- Donostiako Aquariuma
- Euskal Itsas Museoa
- Nautikoko kaia
- Portaleta
Kaleak eta plazak
Kaleak
- Kaia pasealekua
- Mollaberria pasealekua
- Mollaerdia pasealekua
Plazak
- Jacques Cousteau plaza
- Kaimingaintxo plaza
- Lasta plaza
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- (Gaztelaniaz) Eusko Jaurlaritzaren informazioa
- "Azken marinelak" (Berria)