Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak
Donostiako Gazteen Antzerki Topaketen Saria Donostiako udalak urtero ematen duen saria da, Donostia Gazteriak antolatzen du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntza izaten dute.[1]
Donostiako Gazteen Antzerki Topaketak saria | |
---|---|
Saritutakoa | Euskarazko antzezlanentzako saria |
Babeslea | Donostiako udala |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 1989 |
Webgune ofiziala | 33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022 |
Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela. Bestalde, Topaketak nahi du parte hartzaile gazteak motibatu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatu ere.
Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaltzen zaie otsailean, parte hartzeko gonbita egiteko. Guztira 10-30 taldek eman dute izena. Donostiarrak izaten dira gehienak, baina badira kanpokoak ere (Oiartzun, Pasaia, Bilbo, Iruñea…).
Sarietan 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera: Junior kategoria:1(4-18 urte) eta Senior kategoria (18-30 urte). Kategoria bakoitzean hiru sari hauek banatzen dira: Obra onena, Talde artistiko onena eta Taularatze onena.
Donostia Kulturaren lankidetzari esker, Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea) eta Lugaritz Kultur Etxean egiten dira saioak, baita Kontadores Gazte Zentroan (gazteen kultur sormenerako eta sustapenerako erreferentzia den tokia)
Saridunak
Hauek dira saridunetako batzuk:
Senior (18 -30 urte) | Junior (14 -18 urte) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtea | Obrarik onena | Talde artistikorik onena | Taularatze onena | Aipamen berezia | Obrarik onena | Talde artistikorik onena | Taularatze onena | Aipamen berezia |
2022[2] | “Besos para la bella durmiente", Teatro en la chácena | “Julieta eta Romeo, Orereta eta Bermeo”, Zurriola Antzerki Eskola. | “Irla ezezaguna”, Zurriola Antzerki Eskola. | --- | “Construyendo a Verónica", The Gregor´s. | “Akanpada”, Oiartzungo Antzerki Taldea | “Aulki jokoa”, Santo Tomas Lizeoa B |
|
2021.[3] | “Brian-en bizitza filmaren egokitzapena. Zurriola Antzerki Eskola [4]
Zuz.:Mikel Sarriegi. |
“Barretourra”, Barrexerka | “K-Baret Musikala”, Bigoterik gabea antzerki taldea[5] | --- | “Zuloa”, Zaskanduri. | “Familia ugaria”, Oiartzungo Antzerki Taldea. | “Ile Kontuak”, Uklue Antzerki Taldea | --- |
2020 | ||||||||
2019 | ||||||||
2018 | ||||||||
2017 | 'Kauen, Txox!' 'Santzak' taldea[6] | 'Hemen trige usaina dago'
'Txiribuelta' taldea[6] |
||||||
2016[7] | “Hil eta bizi” Andoaingo Katramila Antzerki Eskola | “Kutsidazu bidea, Ixabel” Zurriola Antzerki Eskola, Zuz.: Mikel Sarriegi.[8] | “Uranio 235” Lugaritzeko Antzerki Tailerra 2 |
|
“Koloreidoskopioa” Santo Tomas Lizeoa A | Juno filmaren egokitzapena.[9] Zurriola Antzerki Eskola.Zuz.:Mikel Sarriegi. | “Mirad, Bosniako mutiko bat” Santo Tomas Lizeoa B | --- |
2015 | ||||||||
2014 | Peter Pan.[10][11] | Sagu tranpa” antzezlanaren bertsioa.[10] | Harry Potter. Zuz.:Mikel Sarriegi.[10] | |||||
2013.[12] [13] | Psikiatriko bateko ametsa” antzezlanaren bertsioa. Zuz.:Joserra Fachado | Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren bertsioa. | ||||||
2012[14] | Cleta’s volta” Marga Altolaguirre | “Udako gau bateko ametsa”. Zurriola Antzerki Eskola. Zuz.:Mikel Sarriegi. | “Dirua”. Zurriola Antzerki Eskola. | |||||
2011 | ||||||||
2010 |
Erreferentziak
- «33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022» www.donostia.eus (Donostia.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- «Donostia.eus - [Berria Sariak banatu dira 33. Gazteen Antzerki Topaketan»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- «Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan» www.donostia.eus (Donostiako udala) (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- «Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
- «Eszenaratze onenaren saria lortu du 'K-baret' antzezlanak Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketan - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- (Gaztelaniaz) «Gazteen Antzerki taldeak sarituak Donostiako Antzerki Topaketan» El Diario Vasco 2017-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
- TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- «26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2014-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- 2014 - ZAE - DBH4 - "Peter Pan" (trailerra). (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
- «Zurriola ikastolako antzerki-eskola | Antzerkian atseginez» web.archive.org 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
Ikus, gainera
- Euskal antzerkigintza
- Donostia Kultura
- Donostia Antzerki Saria
- Azpeitiko Euskal Antzerki Saria
- Zerrendaː2018ko euskarazko antzezlanak
- Zerrendaː2017ko euskarazko antzezlanak
- Zurriola Antzerki Eskola