Donostiako Elizbarrutiko museoa

Donostiako Elizbarrutiko museoa, D'museoa edo Donostiako Santa Maria museoa XX. mendean zehar bildutako arte erlijioso higigarriaren museoa da.

Donostiako Elizbarrutiko museoa
Done Jakue Erromesaren irudia Donostiako Elizbarrutiko museoan.
Kokapena
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data19911
2010-2016 itxita
Webguneahttps://www.dmuseoa.com/eu

Historia

Museoa sortzeko proiektua 1970. hamarkadako erdialdekoa da, Manuel Lekuona, Jose Mari Zunzunegi eta Edorta Kortadi, Gipuzkoa Elizbarrutiko Ondare Artistikoko Batzordeko kideak, izan ziren bultzatzaile nagusiak. Museoa 1991n sortu zen, eta Amara Berriko Familia Santua elizaren ondoko eraikinean egon zen kokatua 2010 arte, sei urteko itxialdiaren ondoren, 2016ko martxoaren 22an Santa Maria Basilikako Santa Marta Nabean zabaldu da, Edorta Kortadiren zuzendaritzapean[1]. Museoaren eraikitze lanak Rafael Moneo arkitektoaren estudioak egin ditu, Pedro Elcuaz arkitektoaren zuzendaritzapean.

Bilduma

400 metro karratuko espazioan 150 arte lanetik gora daude erakusgai, bereziki, eskultura, margolaritza eta urregintza nahiz zilargintzazko pieza erlijiosoak. Pieza gehienek Gipuzkoako eliza, ermita, komentu, parrokia eta etxe partikularretan dute jatorria. Kronologia zabalekoak dira Erdi Arotik arte garaikidera eta hiru ataletan dago banatua: Erdi Aroa, X-XV mendeak; aro modernoa, XVI-XVIII mendeak; aro garaikidea, XIX-XXI mendeak

Arte lanetan orohar bi harribitxi nabarmentzen dira: Done Jakueren XIII. mendeko eskultura bat, Astigarragan Santiagomendiko baselizan jasoa eta Grekoak margotutako San Frantziskoa.

Ordutegia

Donostiako Elizbarrutiaren museoa egunero dago zabalik, goiz eta arratsaldez. 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (Meza bitartean itxita dago).

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Inaugurado el Museo Diocesano de San Sebastián» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-5-22).

Bibliografia

José María Unsain Azpiroz: Museos en Donostia. Luces y sombras de una pequeña historia. Non: Donostia-San Sebastián: la ciudad. Sendoa, 1994. 242-250 orr.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.