Donostia Saria (Jazzaldia)

Donostia Saria 1994tik aurrera, Donostiako Jazzaldian urtero munduan nabarmena den eta Jazzaldian parte hartu duen musikari edo abeslari bati eman ohi zaion saria da. Sari honen helburua jazzari egindako ekarpena eta etorkizuneko belaunaldietan izan duen eragina eskertzea da. Saria bera Jazzaldiaren agertoki nabarmenenaren, Trinitate Plazaren, irudia duen plaka bat da.[1]

Artikulu hau Jazzaldiko Donostia Sariari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Donostia Saria

Sarituen zerrendak honako izen esanguratsuak biltzen ditu:

  • 2014: Toshiko Akiyoshi
  • 2015: Benny Golson
  • 2016: Ellis Marsalis
  • 2017: Charles Lloyd
  • 2018: Mary Stallings eta Michel Portal
  • 2019: John Zorn
  • 2020: Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador
  • 2021: Chucho Valdés eta La Locomotora Negra
  • 2022: Amina, Claudine Myers eta Mulatu Astatke

Erreferentziak

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-06-22). «Mary Stallingsek eta Michel Portalek jasoko dute aurtengo Donostiako Jazzaldia saria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.