Donnie Darko
Donnie Darko 2001eko Richard Kelly estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako fantasiazko beldurrezko thriller film independiente bat da. Jake Gyllenhaal, Jena Malone, Drew Barrymore, Mary McDonnell, Katharine Ross, Patrick Swayze, Noah Wyle eta Maggie Gyllenhaal aktoreek antzeztu zuten.
Donnie Darko | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2001 | |||
Izenburua | Donnie Darko | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, fantasiazko filma, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa, beldurrezko zinema, misteriozko zinema eta magic realist film (en) ![]() | |||
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Long Beach eta Santa Monica | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Richard Kelly | |||
Gidoigilea(k) | Richard Kelly | |||
Antzezlea(k) | ||||
Patrick Swayze Mary McDonnell Jake Gyllenhaal Maggie Gyllenhaal Katharine Ross Jena Malone Beth Grant Noah Wyle Holmes Osborne Drew Barrymore James Duval Ashley Tisdale Daveigh Chase Seth Rogen Arthur Taxier Scotty Leavenworth Jerry Trainor Jolene Purdy Mark Hoffman (en) ![]() Stuart Stone Fran Kranz Gary Lundy Patience Cleveland (Roberta Sparrow (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Drew Barrymore Nancy Juvonen | |||
Konpainia ekoizlea | Flower Films (en) ![]() | |||
Ekoizle eragilea | Aaron Ryder (en) ![]() William Tyrer (en) ![]() Drew Barrymore | |||
Edizioa | Eric Strand (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Michael Andrews | |||
Argazki-zuzendaria | Steven Poster (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Iowa | |||
Erabiltzen du | Denbora begizta | |||
Fikzio-unibertsoa | Donnie Darko universe (en) ![]() | |||
Argumentu nagusia | Fatuma, nerabezaroa, agency (en) ![]() ![]() ![]() | |||
archive.hi-res.net… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
kronologia | ||||
|
Estreinatu eta bereala kultuzko filma bilakatu zen.
Argumentua
1988ko urriaren 2a, AEBetako Virginia estatuko Middlesex udalerria. Gauaren erdian, ahots arraro batek Donnie (Jake Gyllenhaal) gaztea esnatu eta golf zelaira erakarriko du, bertan gizakiaren tamainako eta deabruzko itxura duen Frank izeneko untxi batekin solastuko da. Untxiak mundua 28 egun, 6 ordu, 42 minutu eta 12 segundutan amaituko dela aipatuko dio. Biharamunean, Donnie golf zelaiaren erdian esnatuko da, etxera itzuli eta zerutik bere etxera hegazkin turbina bat erori eta bere logelan talka eginez guztiz suntsituko dela ohartuko da. Bere gurasoek hilik eta hondakinen artean desagertutzat jotzen zuten. Geroxeago, untxiak Donnieri eskola urperatzeko esango dio, eta horri esker Donniek maitemintzen amaituko den neska ezagutuko du: Gretchen (Jena Malone).
Filmean zehar protagonistak eskizofrenia eta sonanbulismoa jasaten dituela azaltzen da, bere arrebak haien eragina murrizteko botika ez duela hartzen aurpegiratzen baitio. Donniek Frank ikusten jarraitzen du, ondoren pertsonen bularretatik «fluiduzko geziak» ateratzen ikusteko, pertsona horiek etorkizunean hartuko dituzten bideak adieraziz.
Aktoreak
- Jake Gyllenhaal: Donald "Donnie" Darko
- Jena Malone: Gretchen Ross
- Mary McDonnell: Rose Darko
- Holmes Osborne: Eddie Darko
- Katharine Ross: Lilian Thurman doktorea
- Maggie Gyllenhaal: Elizabeth Darko
- Daveigh Chase: Samantha Darko
- James Duval: Frank Anderson
- Drew Barrymore: Karen Pomeroy
- Patrick Swayze: Jim Cunningham
- Noah Wyle: Kenneth Monnitoff doktorea
- Beth Grant: Kitty Farmer
- Stuart Stone: Ronald Fisher
- Gary Lundy: Sean Smith
- Alex Greenwald: Seth Devlin
- Seth Rogen: Ricky Danforth
- Patience Cleveland: Roberta Sparrow / "Amona Heriotza"
- Jolene Purdy: Cherita Chen
- Ashley Tisdale: Kim
- Jerry Trainor: Lanky kid
- David St. James: Bob Garland
- Scotty Leavenworth: David
- Fran Kranz: Bidaiaria
- Jack Salvatore Jr.: Larry Riesman
- Arthur Taxier: Fisher doktorea
Kanpo estekak
- Donnie Darko filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)