Donna Tartt

Donna Tartt (Greenwood (Mississippi), 1963ko abenduaren 23) Ameriketako Estatu Batuetako emakume idazlea da. Obra gutxi argitaratu du baina hala ere oso ezaguna egin da. 2014an Pulitzer Saria irabazi zuen.

Donna Tartt

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaGreenwood (Mississippi), 1963ko abenduaren 23a (60 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaBennington College
Kirk Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria eta saiakeragilea
Lantokia(k)Manhattan
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRobert Louis Stevenson, Vladimir Nabokov eta Barry Hannah (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm1535570 Twitter: DonnaTartt Musicbrainz: a65e066b-5fbc-4b8e-b49f-89ef1df893f0 Discogs: 1584370 Edit the value on Wikidata

Biografia

Tartt Mississippi ibaiaren deltatik gertu jaio zen baina bere haurtzaroa Grenada (Misisipi) eman zuen. 13 urtez herriko hedabideetan poesiak argitaratzen zituen; horrela sari asko irabazi zuen. 1981an Mississippiko Unibertsitatean ikasten hasi zen; Kappa Kappa Gammahaurridetasunean sartu zen. Willie Morris-ek bere idazteko modua ezagutu zuen eta hari esker, 18 urte zituelarik, idazle bezala erresidentzian sartu zen. Handik, Bennington Collegera joan zen (Vermont); han beste ikasle ezagutu zituen: Bret Easton Ellis, Jonathan Lethem eta Jill Eisenstadt. 28 urtekin The Secret History liburua argitaratu zuen; arrakasta handia izan zuen eta 24 hizkuntzetan itzulia izan zen. Eleberri honen prestakuntza luzea izan zen, hamar urte; argitaratzeko moteltasun hori idazlearen ezaugarria da. The Little Friend bigarren eleberrirako beste hainbeste urte behar izan zuen. The Goldfinch, hirugarrena eta luzeena, horrelako prozesu luze baten ondorioa izan zen. Azken liburu horrekin Fikziozko liburuaren Pulitzer Saria irabazi zuen 2014ean.[1]

Obra

Carel Fabritiusren «The goldfinch» margolana (1654), izenburu bereko liburuaren azala.

Eleberriak

  • The Secret History, 1992)
  • The Little Friend, 2002)
  • The Goldfinch, 2013). Fikziozko liburu onenari Pulitzer Saria

Narrazioak

  • Tam-O'-Shanter (1993)
  • A Christmas Pageant (1993)
  • A Garter Snake (1995)
  • The Ambush (2005)

Ez fikzioa

  • Sleepytown: A Southern Gothic Childhood, with Codeine (1992)
  • Basketball Season (1993)
  • Team Spirit: Memories of Being a Freshman Cheerleader for the Basketball Team (1994)

Audioliburuak

  • The Secret History
  • The Little Friend
  • True Grit
  • Winesburg, Ohio

Erreferentziak

  1. Saiz, Eva. http://cultura.elpais.com/cultura/2014/04/14/actualidad/1397507148_466748.html Eva Saiz, "Donna Tartt gana el Pulitzer con su novela «El Jilguero»", El País, Cultura..

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donna Tartt Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.