Donibane estadioa

Donibane estadioa edota Donibane zelaia Nafarroako Iruñea hiriburuan zegoen futbol zelai bat izan zen. 1922-1967 artean Osasuna futbol klubaren jokalekua izan zen. 1967an Sadar estadioak ordezkatu zuen.

Donibane estadioa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°48′51″N 1°39′25″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1922

    Zelaia Iruñeko Alde Zaharretik 600 metro ingurura zegoen, Iruñeko zitadelatik hurbil, gaur egungo Donibane auzoan.

    Historia

    1921eko otsailean Osasunak lursailaren erosketa formalki gauzatu zuen. Zelaia futbolean jokatzeko behar bezala egokitu eta zelaia itxi ondoren, urte hartako maiatzaren 21ean partidu batekin inauguratu zen, ordurarte denboraldi batez Osasunaren jokalekua zen Zalditegiko zelaia ordezkatuz (1921-1922).

    Lehenbiziko partidu hartan Osasunak Arenas Getxo bizkaitar taldearen aurka jokatu zuen, nafarrak 2-0 nagusituz. Nafar taldeko jokalariak honakoak izan ziren: Areta, Planas, Néstor, Pinillos, Goñi, Lusarreta, Idoate, Azagra, Urkizu, Etxarren eta Zala[1].

    1934/35 denboraldia amaitzear zela, Futboleko Espainiako Errege Kopako finalerdietako itzuliko Sevilla F.C. taldearen aurkako partiduan ikusle nafarrek sortutako istiluen ondorioz zelaia bi partiduetako itxi zen[1], ondorioz Villata epaileak partidua 70. minutuan amaitzera derrigortu zuen, sevillarren aldeko 0-1 emaitzaz (aurretik jada sevillarrak etxeko partiduan 4-1eko aldeko emaitza zuten).

    1945ean Osasunak krisi ekonomia gainditzeko asmoz zelaia Frente de Juventudes erakunde frankistari alokatu zion[1].

    1967an Osasuna gaur egungo Sadar estadiora lekualdatu zen.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.