Donibane Lohizuneko portua
Donibane Lohizuneko portua Lapurdiko kostaldean dagoen arrantza portua da, Donibane Lohizune eta Ziburu udalerriek partekatzen dutena. Alde bietan bi itsasargi ditu: Donibane Lohizunekoa eta Ziburukoa hurrenez hurren.
Donibane Lohizuneko portua | |
---|---|
Portuaren ikuspegia | |
Hiria | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hiria | Donibane Lohizune eta Ziburu |
Koordenadak | 43°23′16″N 1°40′10″W |
Datuak | |
Kudeatzailea | Baionako Merkataritza Ganbera |
Jabea | Akitaniako Eskualdeko Kontseilua |
Mota | Arrantza |
Estatistikak | |
Urteko zamaren pisua (Tn) | 4 milioi |
Historia
XV. mendean euskal arrantzaleek Ternua esploratu zuten bakailao eta balearen arrantzan zenbiltzatela. Orduan Donibane Lohizunekoa portu aberats bilakatu zen. XVI. eta XVIII. mendeen artean, herria frantziar koroaren aldean borrokatzen zuten kortsarioen zulo bihurtu zen eta, jendexka etorri zenez, orduan Urruñako auzo bat besterik ez zen Ziburu edo Zubiburu jendeztatu zen. Bien artean, errekoletoen komentuaren ondoan, zubi bat eraiki zuten.
1713an, Utrechteko Itunak Ternua Bretainia Handiaren eskuetan utzi eta zoritxarreko erabaki honek eragin handia izan zuen Donibane Lohizunen. Mende horren amaierarako, balea desagerturik zegoen Bizkaiko golkoan eta itsasoak portua babesten zuen Sokoa eta Santa Bizara arteko barra desegin zuen. Arrantzaleek migratzeari ekin eta 1789ko enbata batek guztiz hondoratu zuen « La Barre » auzoa eta Urtsulatarren komentua.
XX. mendearen hasieran, Donibane Lohizune herri moderno eta langile bilakatu zen. Lurrun-itsasontziak guztiz aldatu zuten arrantza tradizionala eta Fargeot auzoan arrantzarekin loturik industria sortu zuen. Eskulangileak hegoaldetik (eta baita Bretainiatik ere) ailegatu ziren. Udaletxean gehiengo errepublikar hautatu zituzten eta gertuko kaleak izenez aldatu zituzten, Karrika Handia Gambetta karrika bilakatu zen eta Thiers eta Victor Hugo bulebarrak agertu ziren.
Kudeaketa
Egungo itsasontziek itsas zabalean lan egiten dute: mendebaldeko Afrikako eta Ipar Amerikako kostalde atlantikoan aritzen diren arraste-ontziak nagusi dira. Baiona-Euskal Herriko Merkataritza Ganbarak portua kudeatzen du.
Groupe Olano garraio-enpresak bertan lan egiten du eta bere arrainak Frantzia osoan saltzen dituzte.
Ondarea
Frantziako Gobernuak monumentu historiko izendatu ditu itsasontzi tradizional bi:
Erreferentziak
- Palissy datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa. Aïrosa. .
- Palissy datu-basea, Frantziako Kultura Ministerioa. Patchiku. .