Donibane Lohizuneko itsasargia
Donibane Lohizuneko itsasargia Lapurdiko Donibane Lohizune udalerrian dagoen itsasargi bat da. Donibane Lohizuneko porturako sarbidea adierazten du, Urdazuri ibaia Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen den gunean dago, Ziburu udalerriarekin parez-pare.
Donibane Lohizuneko itsasargia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Donibane Lohizune |
Koordenatuak | 43°23′15″N 1°40′08″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1936 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | André Pavlovsky (en) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00125263 |
1936an Ziburuko itsasargiarekin batera André Pavlovsky arkitektoaren diseinuen arabera eraiki zen. 1993ko urriaren 8tik aurrera monumentu historikoen zerrendaren barnean dago.[1]
- Eraikina.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.