Donibane-Ziburuko gaztetxea
Donibane-Ziburuko gaztetxea (DZG[1]) Lapurdiko Donibane Lohizune herrian dagoen gaztetxea da. Bi herrietako gazteak biltzen ditu.
Donibane-Ziburuko gaztetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°24′50″N 1°37′32″W |
Jakingarriak
Donibaneko Akotz auzoan dago, Getariarako bidean. 1989an gazte taldea sortu zen eta 1991ean lehenago auzoko eskola izandako eraikina okupatu zuten; eskola zaharra Lafiteneko hondartzatik hurbil. Lapurdiko gaztetxerik zaharrenetakoa da eta kultura elkarte gisa eratuta dago. Eraikina Herriko Etxearena da eta ituna du gazte taldearekin, non "behin-behineko okupa" moduan tratatzen dituzten. 1995ean hortik botatzeko saiakerak kale egin eta gero, 2009an bere ondoan luxuzko jatetxea zabaldu eta gero arazoak egon ziren berriro Herriko Etxearekin eta 2010eko ekainean lekuz aldatzeko proposamen eta mehatxua zabaldu zion.
Musika da gaztetxearen ekimen indartsuena eta hainbeste talderi entseatzeko eta jotzeko aukera eskaini die; esaterako Izate edo The Rodeo Idiot Engine taldeak bertan sortuak dira[2]. Graffitia eta bertsoak ere bultzatzen dira, besteak beste; Odei Barroso bertsolaria gaztetxeko kideetakoa da.
Erreferentziak
- Gaztetxearen orria, Myspace.
- Petit rocker deviendra grand…, PaysBasqueActualités, 2011ko apirilaren 7a.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Bi eredu, ilusio bera, Uxua Larretxea, Argia, 2.274. zkia., 2011ko apirilaren 24a.