Doneztebe eliza zaharra (Berriozar)
Doneztebe eliza zaharra Nafarroako Berriozar udalerrian dagoen eliza bat da.
- Artikulu hau Nafarroako Berriozar udalerriko Doneztebe eliza zaharrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Doneztebe eliza berria (Berriozar)».
Doneztebe eliza | |
---|---|
Berriozarko herrigune historikoa eta tartean Doneztebe eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Berriozar |
Koordenatuak | 42°50′N 1°40′W |
Arkitektura | |
Kokalekua
Berriozarko herrigune historikoan dago, Doneztebe kalean, eta Ezkaba mendiaren hegoaldeko magalean.
Eraikina
XII. mendearen bukaerako eraikin bakuna. Oinplano laukizuzena du, burualde zuzena, korua oinetan eta dorre prismatiko handia. XVI. mendean kaperak eta sakristia atxiki zitzaizkion; eta XVIII. mendean ataria.
Barnean nabarmentzen dira ogiba-arku zorrotzak eta gurutze ganga bakunak. Arku zorrotzeko portada bakuna XII. mendearen bukaerakoa da. Erretaula nagusia tenpluko eskultura obra garrantzitsuena da (1643, Martin Etxeberria). Erromanikoaren eta barrokoaren arteko trantsizioko obra da.
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.