Done Sebasti baseliza (Nabarzato)

Done Sebasti baseliza Erronkariko ibaxako Nabarzato herri hustuan, gaur egungo Erronkari udalerrian, Erdi Aroko kristiau baseliza bat da, erromaniko estiloan.

Done Sebasti baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaErronkari
Koordenatuak42°48′05″N 0°55′31″W
Map

    Eraikina

    Eraikin erromanikoa, harlanduzkoa, laukizuzen formako oinplano xumea eta zirkuluerdi-formako absidea dituena. Barrualdeko atalak kanoi erdiko gangez estalita daude, fajoien gainean. Titularra XVI. mendeko bigarren hereneko eskultura errenazentista da, 1540. urte ingurukoa. Data hori antzinako erretaulako pieza batean kontserbatzen da.

    Erreferentziak

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.