Done Sebasti baseliza (Bidankoze)

Done Sebasti eliza (Xasokuntzeko baseliza ere esaten zaio) Erronkariko ibaxako Bidankoze udalerrian XII. mendeko kristiau baseliza bat da, erromaniko estiloan.

Done Petri eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBidankoze
Koordenatuak42°48′N 1°01′W
Map

    Kokalekua

    Herrigunearen sarreran baina harengandik kanpo dago, Igari eta Burgi udalerrietatik datozen bi errepideak bat egiten duten lekuan.

    Historia

    XII. mendean eraiki zen. Gaur egun Bidankoze udalerrian dagoen lekuan Erdi Aroan izen berdineko bi herri omen zeuden (1178an Bidangoz et Bidangoiz; 1197an Bidangoz et Bidangoz), eta baseliza hau jada desagertua dagoen herri horretako azken aztarna litzateke.

    Eraikina

    Nafarroako eraikuntza erlijiosoen nekazal ezaugarri berak mantentzen dituena. Itxura xume eta neurri apaletako tenplua da.

    Zirkuluerdi itxurako absidea eta erdi puntuko arkudun atea dauzka. Bi ataletako nabe bakarra eta erdi puntuko bi bao ditu, bai eta atariko tinpano txiki guztia hartzen duen krismoia, hura ere xume eta antzinakoa.

    Erreferentziak

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.