Done Petriren presa txikia

Done Petriren presa txikia Iruñeko Arantzadi inguruan dagoen presa txiki bat da, Arga ibaiaren gainean eta Done Petri zubia baino pixka bat gorago.

Done Petriren presa txikia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Ur-masaArga
Koordenatuak42°49′34″N 1°38′38″W
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea

    Historia

    Erdi Aroan eraiki zen, egurrez, eta 100 metroko zabalera eta 2 metroko altuera inguru zituen. Presa honekin errota bat elikatzen zen, ondoren Bolboraren errota izan zena, paper fabrika, portzelana fabrika eta okindegia[1].

    Presak sortzen duen kanalak uharte txikia eratzen zuen. Kanaleko ura arropa garbitzeko baliatu ohi zen.

    Irudiak

    Babesa

    Gaur egun Iruñeko Ibai Parkearen parte da.

    Erreferentziak

    1. «Arantzadiko zatia - Arga ibaia - Iruñeko Ibai Parkea - Iruñeko Udala» www.parquefluvialdepamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-19).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.