Done Martiri eliza

Done Martiri eliza Zaraitzu ibaxako Sartze udalerriko Sartze kontzejuan XII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.

Done Martiri eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaSartze
Koordenatuak42°50′06″N 1°06′01″W
Map

    Eraikina

    1200 inguruko eraikina da, habearte bakarrekoa, zirkuluerdi-formako absidea du, nabean fajoien gaineko kanoi zorrotzez estalia, eta burualdean labe-ganga zorrotza ere badu. Hiru zatitan banatuta dago. Egurrezko korua oinaldean dago.

    Argiztapena erdi-puntuko hiru leiho txaranbelduetatik dator. Epistolaren aldean irekitzen diren arku eskartzanoko bi ateetatik sartzen da tenplura. Oinaldean dorre prismatikoa dago, leihoetarako erdi-puntuko hiru baorekin. Epistolaren aldea eraikin modernoek ezkutatzen dute kanpoaldean: bataio-kapera eta sakristia. Bataio-kaperaren barruan, gurutziltzatu gotiko bat dago, XIV. mendekoa, purutasun-oihal angelutsuarekin, eta XVII. mendeko erretaulatxo erromanista bat, XVIII. mendean konpondua. Erretaulak jatorrizko polikromiari eusten dio.

    Erreferentziak

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.