Doncelen hilobia
Doncelen hilobia (gaztelaniaz: Sepulcro del Doncel) Martín Vázquez de Arceren hilobia da. Espainiako Guadalajarako probintziaren Sigüenza herriko Santa María katedralean dago, bertako San Joan eta Santa Katalina kaperan.[1] Espainiako Gotiko berantiarreko eskultura nagusietako bat da.
Doncelen hilobia | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1486 (egutegi gregorianoa) |
Mugimendua | Gothic sculpture (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Harzuria |
Nori eskainia | Martín Vázquez de Arce (en) ![]() |
Kokapena | |
Lekua | Capilla del Doncel (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Guadalajarako probintzia |
Udalerria | Sigüenza |
Gaztelan doncel bat aitoren seme gaztea zen, oraindik zaldun armatu gabea.
Historia
Fernando Vázquez de Arce anaia apaizak enkargatu zuen, eta, eskultorea zehatz-mehatz ezagutzen ez den arren, Sebastian de Almonacidi egozten zaio, Guadalajaran zuen tailerrean egingo baitzuen. Hileta-multzo hau 1486. eta 1504. urte artean egin zen; doncel 1486an hil zen eta 1504an, aitaren testamentuan, katedraleko kaperan jada egina bezala agertzen da.[2] Azcárate Ristoriren iritziz, bestetik, 1490-1491 urteetan eraiki zen, asko jota 1495era arte luzatuz.[3]
Deskribapena
Hilobia, hiru lehoien gainean jarria, erdi puntuko arkuko horma-hobi baten azpian dago, Doncelen estatua alabastroan duela. Gehien nabarmentzen dena da ez dela irudi etzana, lokartua egongo balitzbezala, baizik eta etzanda dagoela, hanka bat bestearen gainean duela eta besoa erdian jarrita duela, eskuetan irekita duen liburu bat irakurtzeko jarreran. Erdi Aroko ohiko ikonografiak elizako pertsonaientzat gordetzen zituen liburuak, eta, beraz, kasu honetan erabiltzea berrikuntzatzat har daiteke. Doncel ariketa militar batean atseden hartzen ari den bitartean erakusten du eskulturak; liburu bat irakurtzen ari da, hankak armadurak babestuta, modu lasaiez gurutzatuta. Irudia armaduraz jantzita dago, eta bularrean Done Jakueren gurutzea du, gorriz margotuta; alabastroaren zuriaren gainean nabarmentzen da. Gerrian ezpata baten ukabila eta sastakai txiki bat ikusten dira. Bere oinetan, konposizioa ixten, haur penatu bat eta animalia bat agertzen dira. Obra guztia polikromatuta dago.[4]
Iruditegia
Erreferentziak
- http://gotikolanak.weebly.com/-el-doncel-siguumlenza.html
- Gómez Moreno, Elena. Mil Joyas del Arte Español, tomo I: Antigüedad y Edad Media. Instituto Gallach. Bartzelona, 1947. 271.or.
- Azcárate Ristori, José María de (1974). «El Maestro Sebastián de Toledo y el Doncel de Sigüenza». Wad-al-Hayara: Revista de estudios de Guadalajara (1): 7-34. ISSN 0214-7092.
- https://catedralsiguenza.es/la-catedral/capilla-del-doncel/