Donapaleuko barrutia
Donapaleuko distritua (frantsesez district de Saint-Palais) Behe Pirinioak departamendua 1790etik 1795era banatuta egon zen 6 distrituetako bat izan zen.
Osaera
Bere lurraldeak ia erabat Nafarroa Beherearekin egiten zuen bat; hiriburua izateko Donibane Garaziri lehia irabazi eta Amikuzeko hiriaren izena eraman zuen.
Kantonamenduak
Distrituak 11 kantonamendu zituen:
- Akamarrekoa[1]
- Baigorrikoa[2].
- Bastidakoa[3].
- Bidaxunekoa[4].
- Donamartirikoa[5].
- Donapaleukoa[6].
- Donibane Garazikoa[7].
- Garrüzekoa[8].
- Iholdikoa[9].
- Larzabalekoa[10].
- Ortzaizekoa[11].
Bilakaera
1800ean departamenduak banatzeko beste egitura bat sortu zen: "barrutia". Donapaleuko distritua ez zen barruti baten oinarritzat jo: zati bat Baionako barrutian sartu zuten eta beste bat Maulekoan. Kantonamendu kopurua ere murriztu zen: Akamarre, Donamartiri, Garrüze, Larzabale eta Ortzaizekoak desagertu egin ziren.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.