Donald Tusk
Donald Franciszek Tusk (, ⓘGdansk, Polonia, 1957ko apirilaren 22 - ) 2007tik 2014ra Poloniako Lehen Ministroa izan zen. Plataforma Zibikoaren (polonieraz: Platforma Obywatelska) sortzaile eta idazkaria izan da. 2014ko abuztuaren 30ean Europako Kontseiluko lehendakari aukeratu zuten, urte bereko abenduaren 1ean hartuko duen kargua. 2019an Charles Michelek ordezkatu zuen karguan.
2007ko azaroaren 9an Lehen Ministro izendatu zuten eta azaroaren 16an kargua hartu zuen. 2007ko azaroaren 24n bere kabineteak konfiantza botoa jaso zuen Sejmean. Poloniako Hirugarren Errepublikako Lehen Ministroen artean denbora gehien egon dena da. 2011ko urrian ospatu ziren hauteskundetan gehiengoa lortu zuen eta, beraz, komunismoaren erorkeran ondotik bigarren aldiz aukeratu zuten Poloniako lehen ministro bakarra izan zen.
Bere lehen lan politikoak Gdańsken hasi zituen, Solidarność sindikatuan eta ikasle mugimenduan. 1991tik aurrera, eta lau urteko tartea kenduta, beti izan da ordezkaria Parlamentuan. 1997tik 2001era bitarte Senatuko ordezkaria izan zen. 2003ik 2007ra bitarte oposizioko buru izan zen.
2023ko abenduaren 13an koalizio-gobernu bateko lehen ministro izendatu zuten.
Kaxubiar gutxiengoko kidea da.