Donald A. Glaser
Donald Arthur Glaser (Cleveland, Ohio, 1926ko irailaren 21a - Berkeley, Kalifornia, 2013ko otsailaren 28a) estatubatuar fisikaria izan zen.
Donald A. Glaser | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Donald Arthur Glaser |
Jaiotza | Cleveland, 1926ko irailaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), 2013ko otsailaren 28a (86 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ruth Bonnie Thompson (en) Lynn Bercovitz (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Teknologia Institutua Case Western Reserve University (en) Cleveland Heights High School (en) |
Tesi zuzendaria | Carl David Anderson |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Carl David Anderson |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, neurozientzialaria, unibertsitateko irakaslea, asmatzailea eta neurobiologist (en) |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Michigango Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea |
Biografia
Sorterriko Teknologia Institutuan atera zuen diplomatura, eta Kaliforniako Teknologia Institutuan eskuratu zuen doktoregoa. Michigango Unibertsitateko irakaslea izan zen 1949tik 1959ra, eta Kaliforniako Unibertsitatekoa, Berkeleyn, 1959az gero.
Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1960an, zortzi urte lehenago asmatutako burbuila-ganberari esker. Glaserrek hainbat ikerketa egin zituen Wilsonen laino-ganberari buruz, eta ganbera haren hobekuntzatik sortu zuen bere burbuila-ganbera. Asmakizun horri esker, garrantzi handiko aurrerapenak egin ahal izan ziren fisika nuklearraren alorrean. Izan ere, ganbera horrek energia handiko partikulak geldiarazten ditu, eta, horrela, aukera dago partikulek egindako ibilbidea argazki bidez jasotzeko. Burbuila-ganberaren barruan, gas likido bat dago, eta, partikula nuklearrak gai horretan bonbardatzean, burbuilazko arrasto bat sortzen da, argazkitan jaso daitekeena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak