Dona Grazia zubia

Dona Grazia zubia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu. Arrotxapea auzoko Arga Ibaiaren kalea eta Trinitarioetako Gipuzkoa etorbidearen artean kokatzen da.

Dona Grazia zubia
Dona Grazia zubiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′27″N 1°39′21″W
Map
Arkitektura

    Historia

    XVIII. mendean desagertu arte zubia eta Cuatro Vientos bidegurutze inguruan zegoen Dona Grazia klaratarren komentutik izena hartu du. Nahiz eta zubia oso zaharra den (izan ere, XIII. mendea baino lehenagokoa da), Erdi Aroko Iruñeko zubi modernoena da, arkuak gotikoak baititu. Cuatro Vientos zubia eraiki zuten arte, Dona Grazia erabiltzen zuten hiria Nafarroaren iparraldearekin lotzeko. Hiriko beste zubibide batzuek bezala, bere muturreko batean harrizko gurutze bat du.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.