Don Juan Manuel
Don Juan Manuel (Escalona, Gaztelako Erresuma, 1282ko maiatzaren 5a - Kordoba, 1348ko ekainaren 13a) Gaztelako idazle eta noblea izan zen, XIV. mendeko prosa-idazle oparoenetakoa Gaztelako literaturan.
Don Juan Manuel | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Manuel | ||||||
Jaiotza | Escalonako gaztelua, 1282ko maiatzaren 5a | ||||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||||
Heriotza | Kordoba, XIV. mendea ( urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Church and Convent of San Pablo, Peñafiel (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Manuel Borgonia eta Suabiakoa | ||||||
Ama | Savoiako Beatriz | ||||||
Ezkontidea(k) | Mallorkako Isabel (1299 - Aragoiko Konstanza (1312 (egutegi gregorianoa) - Zuria Nuñez Larakoa (1329 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Leinua | House of Burgundy - Castile and León (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||||||
Biografia
Fernando III.aren biloba eta Alfontso X.aren iloba zen.
Arabiarren aurkako guduetan parte hartu zuen gaztetatik, eta politika-arazoetan murgildu zen gero.
Literatura-lanengatik da batez ere ezaguna, ondoko mendeko prosalari gaztelarren eredu izan baitzen. 1328-1335 urteetan idatzi zuen Libro de los enxiemplos del conde Lucanor et de Petronio (Lucanor kondearen eta Patronio zerbitzariaren etsenpluen liburua) idazlana. Ohiturei eta moralari buruzko berrogeita hamar ipuin dira, estilo bizian kontatuak.
Beste obra aipagarri batzuk: Libro de los estados (Estatuen liburua) obra politikoa, eta Libro del caballero y del escudero (Zaldunaren eta ezkutariaren liburua) gizarteari buruzko obra.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.