Don Cherry
Donald Eugene Cherry (Oklahoma City, 1936ko azaroaren 18a - Málaga, 1995eko urriaren 19a) estatubatuar jazz musikagilea izan zen. Tronpeta-jotzailea eta musikagile izan bazen ere, gehienbat flauta, perkusioa eta pianoa jotzen zituen. Gaztetan hasi zen pianoa eta tronpeta jotzen.
Don Cherry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Donald Eugene Cherry |
Jaiotza | Oklahoma City, 1936ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Málaga, 1995eko urriaren 19a (58 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hepatitisa gibeleko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Moki Cherry (en) 1995eko urriaren 19a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | John C. Fremont High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | tronpeta-jotzailea, musikagilea, jazz musikaria eta estudioko musikaria |
Genero artistikoa | jazza Free-jazza |
Musika instrumentua | piccolo trumpet (en) txirula tronpeta |
Diskoetxea | Blue Note A&M Records (en) Antilles Atlantic Records BYG Actuel (en) Chiaroscuro Records ECM Records (en) |
|
Biografia
1951. urtetik aurrera Red Mitchell, Wardell Gray eta Dexter Gordonekin jo zuen. 1957an orkestra txiki bat sortu zuen James Clay saxofoi-jotzailearekin. Atlantic diskoetxeko presidenteak beka bat eman zion John Lewisekin ikasteko Lenox-eko jazz eskolan (1959, Massachusetts). Garai horretakoak ditu lehenengo grabazioak, Sonny Rollins, John Coltrane eta Ornette Colemanekin eginak. 1963an New York Contemporary Five bostkotearekin bira bat egin zuen Eskandinavian zehar. 1964an Europan hartu zuen bizilekua, eta Europako hainbat hiritan egin zituen kontzertuak. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, Jazz Composers Orchestra eta Liberation Music Orchestra orkestretako kide izan zen. 1980-1984 urteen bitartean Trio Codona taldea osatu zuen Nana Vasconcelos eta Colin Walcottekin batera. Heroinak ahalmen fisikoak kendu zizkion poliki-poliki.
Seme alabak
Seme alaba musikariak izan ditu, Neneh Cherry (ezagunena), Eagle-Eye Cherry eta Titiyo.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-11-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Oklahomako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |